Pierre Paul Émile Roux (Confolens, 1853ko abenduaren 17a - Paris, 1933ko azaroaren 3a) frantziar sendagilea izan zen. Pasteurren laguntzaile izan zen. Bakteriologiaren aurrerapenerako oinarrizko ikerlanak egin zituen. Kolera gaitza oiloekin aztertu ondoren, amorrua ikertu zuen. Difteria-toxina aurkitu zuen 1889an, eta lehen osagilea izan zen gaitza seroterapiaren bidez sendatzeko ahaleginak egin zituena (1894). Pasteur Institutuko zuzendariordea izan zen 1896tik aurrera, 1904an zuzendari izendatu zuten arte.
Erreferentziak