Émile Ntamack (Lyon, 1970eko ekainaren 25a) frantziar errugbilari ohia eta entrenatzailea da. Jokalari ibilbide osoa Stade Toulousainen egin zuen, atzelari, hegaleko eta erdiko postuetan. 1994ko otsailaren 19an egin zuen debuta Frantziako selekzioarekin, Cardiffen, Galesen aurka.[1] 46 partida jokatu zituen talde nazionalarekin eta, besteak beste, 1997ko Bost Nazioen Txapelketa irabazi zuen. 2008tik 2011ra, Frantziako selekzioko gibelekoen prestatzailea izan zen. Romain Ntamacken aita da.
Jokalari palmaresa
Stade Toulousain
Frantziako selekzioa
Erreferentziak
Kanpo estekak