Zolote (ukraineraz: Золотé) edo Zolotoie (errusieraz: Золотóе) Ukrainako Luhansk Oblasteko Sievierodonetsk Raionean kokaturiko herri bat da. 2021eko estimazioei jarraiki, hiri-biztanleria: 13,203koa da. Egun, Zolote garaian batu ziren hainbar herrik osatzen dute;[1] ondorioz, gaur egun, herri hauek sekuentzia batean zenbatuta daude, Zolote-1etik Zolote-5era.[1][2] Zolote sortu aurretik, herri hauek Karbonit, Rodina, Stakhanovets, Maryvka eta Partyzansky izena zuten.[2]
Donbasseko Gerran zehar Ukrainako agintariek Zoloteko zati batzuen kontrola galdu zuten Luhanskeko Herri Errepublikak bere independentzia aldarrikatu zuenean.[1][2] Zolote-5 –formalki, Maryvka– LHEren erabateko kontrolpean geratu zen.[2] Bestalde, Zolote-4 –Patrizansky– eta Zolote-3 –Stakhanovets– alderdi borrokalarien arteko "eremu grisean" kokatu ziren.[2] 2018ko ekainaren 30ean, Ukrainako Lurreko Armadak Zolote-4ren kontrol osoa hartu zuen;[1][2][3] hala ere, Ukrainak aitortu egin zuen herriaren hartzea gezurra izan zela, herri-jabegoa ukrainarra baitzen 2014tik.[4]
2014ko urriaren 7an, Luhanskeko Oblastaren gobernantza errazteko, Verkhovna Rada-k aldaketa batzuk egin zituen Ukrainaren administrazio-zatiketetan, gobernuak kontrolatutako eremuetako tokiak barrutietan bilduz; hala, Hirske eta Zolote herriak zein Nyzhnie eta Toxkivka hiri-motako asentamenduak Pervomaisk udalerritik Popasna Raion-ohiera eraman zituzten.[5]
Demografia
2001eko Ukrainako Erroldaren araberako ama-hizkuntza (zerrenda honek Luhanskeko Herri Errepublikak kontrolatutako eremuak ere hartzen ditu barne):[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak