Xarles Harizpe (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1817ko uztailaren 15a - Lekunberri, Nafarroa Beherea, 1896ko otsailaren 11) politikaria eta euskal idazlea izan zen. Jean Isidore Harizpe mariskalaren iloba zen. Paben ikasi zuen eta Amerikara joan zen hogei urte zituela. Hogeita bost urtez izan zen Ameriketako Habana eta Nouvelle-Orléans hirietan. Euskal Herrira itzuli ondoren, diputatu hautatu zuten Zuberoan 1876. urtean. Erregezale kontserbadorea zen, eta Renaud errepublikazaleari nagusitu zitzaion urte hartan. 1881eko hauteskundeetan ez zuen zorte bera izan.
Haren lan politiko batzuk hauek dira: Mauleco arrondisamenduco botz emailer (1889), Escualduner (1876), Basses-Pyrénées-taco boza emaileri.
Erreferentziak