Walter John Matthau (New York, 1920ko urriaren 1a – Santa Monica, 2000ko uztailaren 1a) AEBetako komedia aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea.
Biografia
Antzerkian hasi zen 1948an. Burt Lancasterri esker lortu zuen, 1955ean, zinemako lehendabiziko papera The Kentuckian filmean. Billy Wilderrek zuzendutako The Fortune Cookie filmarengatik gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuen 1966an. Jack Lemmon kidearekin izandako agerraldiak ezagunak izan ziren, batik bat 1968ko The Odd Couple eta 1974ko The Front Page. Bere paper komikoek arrakastak ematen jarraitu zuten: Cactus Flower (1969), The Sunshine Boys (1976) eta Roman Polanskik zuzendutako Pirates (1986).
Burt Lancaster aktore eta zuzendariaren eskutik egin zuen debuta zineman New Yorkeko aktoreak, eta urte batzuk geroago Oscar saria eskuratu zuen The Fortune Cookie Jack Lemmonekin batera egin zuen pelikulagatik. JFK eta Dennis the Menace 1990eko hamarkadako film ezagunetan ere hartu zuen parte Matthauk.
Filmografia
|
---|
1936–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–egun | |
---|