Vita Sackville-West
Victoria Mary Sackville-West edo Vita (Sevenoaks-eko Knole House-en, Kent, 1892ko martxoaren 9a – Sissinghursteko gaztelua, Kent, 1962ko ekainaren 2an), Vita Sackville-West izenekoa, Ingeles idazlea eta lorategi diseinatzailea izan zen, ijito jatorriduna. Bloomsbury-ko Taldearen kidea. The Observer-en idazten zuen. BiografiaSackvilleko hirugarren baroiaren eta bere emazte eta lehengusinaren alaba, Victoria. Hogeitabat urte zituela, Harold George Nicolson, idazle, politikariarekin ezkondu zen, diplomatiko lanak egiten zituena Konstantinoplan. Bi seme izan zituzten eta bikote irekia izan zirela jakina da, Victoriak maitale ezagunak izan zituen, adibide gisa Rosamund Grosvenor, Violet Trefusis, Hilda Matheson, Olive Rinder eta Virginia Woolf, eleberrigile ospetsuaren Orlando inspiratu zuen.[1][2][3][4] The earth-ek (Lurra), haren poema narratibo luzeari esket Hawthornden Saria irabazi zuen 1927an. 1933. urtean berriro irabazi zuen Collected Poems-ekin (Bildutako olerkiak), eta orain arte saria bi aldiz irabazi duen bakarra da. Sissinghurst-en, Kent-en, bere lorategia sortu zuen, Sissinghursteko gazteluari atze-oihala eskaintzen diona.[1][3] ObraEmakume ezagunen biografiak idatzi zituen, hala nola, Aphra Behn eta Teresa Ávilakoa-ren biografia. Bere amonari, Málagako dantzaria zena, Josefa Durán (1830-1871), liburu bat eskaini zion, Pepita.[2][3] Biografiak
Eleberriak
Poemak
Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
Kanpo estekak |