Veneto
Venetoko probintziak
Veneto (italieraz : Veneto , venezieraz : Vèneto , friulieraz : Venit , ladinoz : Veneto ) Italiako eskualdea da, herrialdearen ipar-ekialdean dagoena. 18.399 km²ko azalera du eta 2011n 4.957.082 biztanle zituen[ 1] (269,4 biztanle/km²). Hiriburua eta hiri nagusia Venezia da.
Historikoki garrantzi handia izan zuen Veneziako Errepublikaren garaietan, VII. mendetik XVIII. mendera arte.
Geografia
Iparraldean Trentino-Adige Garaiarekin du muga, ipar-ekialdean Austriarekin , ekialdean Friuli-Venezia Giulia eskualdea eta Itsaso Adriatikoarekin , hegoaldean Emilia-Romagnarekin eta mendebaldean Lombardiarekin .
Iparraldea menditsua da oso. Gardako aintziraren eta Karniako Alpeen artean Dolomitak daude. Gailurrak Marmolada (3.342 m) eta Tre Cime di Lavaredo (2.999 m) dira. Hegoaldea ordoki emankorra da, Veneziaraino hedatzen dena. Ibairik garrantzitsuenak Po , Adige , Brenta , Piave eta Livenza dira.
Probintziak
Administratiboki, Veneto zortzi probintziatan banaturik dago.
Probintzia
Azalera (km²)
Biztanleak (2011)
Dentsitatea
Udalerriak
Hiriburua
Belluno , BL
3.678
212.984
57,9
69
Belluno
Padova , PD
2.141
939.131
438,6
104
Padova
Rovigo , RO
1.789
248.049
138,6
50
Rovigo
Treviso , TV
2.477
891.597
359,9
95
Treviso
Venezia , VE
2.463
866.259
351,7
44
Venezia
Verona , VR
3.121
925.290
296,5
98
Verona
Vicenza , VI
2.722
873.772
321
121
Vicenza
Udalerri nagusiak
Ord.
Udalerria
Biztanleak (2011)
Azalera (km²)
Dentsitatea (hab./km²)
Garaiera (m)
Probintzia
1.
Venezia
270.589
414,57
653,6
1
VE
2.
Verona
264.161
206,63
1.278,6
59
VR
3.
Padova
214.099
92,85
2.305,8
12
PD
4.
Vicenza
115.655
80,54
1436
39
VI
5.
Treviso
83.504
55,50
1.504,6
15
TV
6.
Rovigo
53.390
108,55
491,8
6
RO
7.
Chioggia
50.600
185,20
273,2
2
VE
8.
Bassano del Grappa
43.716
46,79
934,3
129
VI
9.
San Donà di Piave
41.917
78,73
532,4
3
VE
10.
Schio
39.688
67,04
592
200
VI
Ekonomia
Laborantza (artoa , garia , garagarra , azukre erremolatxa, mahatsa , fruitu arbolak) eta industria (janari industria, ehungintza, altzairugintza, papergintza, azukre findegiak, ontziolak) ekonomiaren oinarriak dira. Portu nagusiak Venezia koa eta Chioggia koa dira.
Venetoar ezagunak
Marco Polo , veneziar esploratzaile eta merkataria.
Giacomo Casanova , veneziar abenturazalea.
Carlo Goldoni , XVIII. mendeko veneziar antzerkigilea.
Giorgione , margolaria.
Andrea Mantegna , Pizkundeko margolaria.
Giovanni Bellini , Pizkundeko margolaria.
Giambattista Tiepolo , XVII. mendeko margolaria.
Tiziano Vecellio , XVI. mendeko margolaria.
Canaletto , XVII. mendeko margolaria.
Andrea Palladio , Pizkundeko arkitektoa.
Paolo Veronese , veronar margolaria.
Antonio Vivaldi , Barroko ko musikagile, biolin-jotzaile eta konposatzailea.
Luciano Benetton , enpresaburua.
Giovanni Rana , enpresaburua.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak