Valerio Valente

Valerio Valente


60. Erromatar enperadorea

316 - 317ko martxoaren 1a
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza317 ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa
LeinuaTetrarkia
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Valerio Valente (latinez: Aurelius Valerius Valens; † 317), erromatar enperadorea izan zen 316tik hil zen arte. Liziniok izendatu zuen enperadore.

Konstantino eta Lizinioren arteko lehen gerra zibilean, tregoa bat egin zen 314ko urriaren 8an. Baina 316ko, Liziniok zekien ez su etenak ez zuen luze iraunen. Abenduan Valerio Valente izendatu zuen enperadore.

Valente Daziako dux limitis delakoa izan zen. Baina gutxi jakiten da horren gainean, batez ere epe laburrean enperadorea izan zelako. Izan ere, 317ko martxoaren 1ean, Konstantinok Lizinio menderatu zuen, eta Valente hiltzera behartu ahal izan zuen. Liziniok Konstantinoren kontrako bigarren gerra zibilean truko berbera erabili zuen, eta Martiniano izendatu zuen enperadore. Arrakasta berbera jaso zuten Martinianok zein Liziniok ordea.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!