Valeriano

Valeriano


Erromatar enperadorea

253ko urria - 260
Emiliano - Galieno
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza200
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaBixapur260 (59/69 urte)
Heriotza moduaezezaguna
Familia
Ezkontidea(k)Egnatia Mariniana (en) Itzuli
Cornelia Gallonia (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaValerian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Publio Licinio Valeriano (latinez: Publius Licinius Valerianus; c.200 - 260) erromatar enperadorea izan zen 253tik hil zen arte. III. mendeko krisialdiko usurpatzaile gehienak ez bezala, Valerianoren jatorria noblea zen. Haren estreinako urteei buruz gutxi jakiten da halere. Egnatia Marinianarekin ezkonduta, bi semeak izan zituen, Galieno eta Valeriano Minor.

238an princeps senatus titulua zeukan. Gordiano I.ak, beraz, berarekin hitz egin behar izan zuen Senatuak onar zezan. 251n, Deziok zentsore kargua berreskuratu zuen eta botere zabalak eman zizkion, arlo zibilerako enperadore ia-ia bezalakoa bihurtuz. Senatuak Valeriano hautatu zuen posturako. Deziok Rhin probintzietako gobernatzailea ere izendatu zuen. Treboniano Galok ere bazeukan konfiantza Valerianorengan, 253an Emilianoren matxinada bertan behera uztea agindu baitzion. Nolanahi ere, Valerianoren armada berandu iritsi orduko, Galo bere soldaduek hil zuten, Emilianoren kontra borrokatu baino lehen.

Valerianoren tropek Valeriano aldarrikatu zuten enperadore orduan. Erromara iritsi orduko, Emilianoren legioek Emiliano hil zuten. Senatuak berehala onartu zuen.

Valerianoren lehen agindua Galieno semea ere enperadore bihurtzea izan zen. Bi enperadoreek arazo larriei egin behar izan zien aurre: Inperioko mendebaldeko erdian anabasa nagusitua zen. Ekialdean, Antiokia pertsiarrek hartu zuten. Semea mendebaldeko erdiaz arduratu zen, eta aita ekialdeaz.

257 orduko, Valerianok Antiokia berreskuratua zeukan eta Siria probintzia osoa erromatarren menpe jarri zuen. Baina hurrengo urtean godoek Asia Minor probintzia arpilatu zuten. 259an, izurriteak Edesan zeuden legionario andana hil zuen. Sapor I.arekin hitzarmena sinatzera beharturik zegoen, erromatarren egoera ahulagoa zen eta.

260an, pertsiarren kontrako bataila batean preso hartu zuten. Gatibu egon zen erromatar enperadore bakarra izan zen. Pertsiarren menpe zegoela hil zen modu zital batean, esana da hauek urtutako urrea eranarazi ziotela eta ondoren gorpuari azala kendu, garbitu eta lastoz bete ondoren, panpin moduan jarri zutela Pertsiarren templu nagusian.

Galienok, tronua usurpatzeko saioak gaindituz, boterea haren esku gorde zuen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!