Nizeforo II.a Fokas (antzinako grezieraz: Νικηφόρος Β΄ Φωκᾶς, Nikēphoros II Phōkas; 912 aldean – Konstantinopla, 969ko abenduaren 11) 963-969 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.
Bizitza
Armadako buruzagi ospetsua izan zen. 961ean arabiarrak garaitu zituen eta Kreta mendean hartu zuen. Erroman II.a enperadorea hil zenean errege izendatu zuten gudarostean zuen ospeagatik, eta Erromanen alargun Teofanorekin ezkondu zen.
Enperadore izan zen bitartean nobleen eta militarren alde jardun zuen. Mendean hartu zituen Zilizia, Zipre eta Siria. Musulmanekin borrokatu zen Sizilia mendean hartzeko, baina ez zituen garaitu. Errusiarrak bulgariarren aurka borrokatzera bultzatu zituen. Gerrako gastuak ordaintzeko zergak igo izanak etsai asko sortu zizkion. Emaztearen maitalea zen Joan Tzimiskes jeneralak hil zuen.
Erreferentziak