United Airlinesen 175 hegaldia Ameriketako Estatu Batuetan egon zen hegaldi komertziala zen. Bostongo Logan nazioarteko aireportutik irten eta Los Angeles zuen helburu. Al Kaidako 5 terroristen hegazkina bahitu zuten eta WTCeko Hego Dorrearen aurka jo zuten hegazkina bidaiari guztiekin. Bahiketa hau 11-Seko atentatuetan parte hartu zuen hegaldietako bat izan zen.
Hegazkina goizeko 09:05etan egin zuen talka New Yorkeko World Trade Centerko Hego Dorrearen aurka. Hegazkineko 65 pertsonak hil ziren terroristak barne.
Goizeko 8:52tan, Peter Hanson bidaiariak, bahituak izan zirela ikusita bere aitari deitu zion hegazkinetik telefonoz airelineari eta polizia bahiketaz ohartarazteko[1]. Beranduago 9:00etan, hegazkinak talka egin baina 5 minutu lehenago, berriz telefonoz deitu zion. Mezuak honakoa zioen:
Deia moztu zenean, Hansonen aitak emakume bat entzun zuen oihuka[1].