Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Unibertsitatea-Eibar geltokia

43°10′50″N 2°29′15″W / 43.180598°N 2.487532°W / 43.180598; -2.487532
Unibertsitatea-Eibar
Map
Kokapen mapa
Lineak
« San Lorentzo Amaña »
Kokapena
HelbideaTorrekua kalea 2; 20600
UdalerriaEibar,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria
AldageltokiaTrena Autobusa
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren Trena Bilbo Donostia
BizkaibusA3912  Bilbo - Ermua - Eibar
A3926  Bilbo - Ermua - Eibar (Autopista)
LurraldebusDB02 Ermua - Donostia
DB04 Mallabia - Ondarroa
UK05 Zestoa - Eibar - Ermua

Unibertsitatea-Eibar Euskotrenen E1 lineari dagokion erdilurperatuko tren geralekua da, Gipuzkoako Eibar udalerrian kokatuta dagoena, Bizkaiko mugan. Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.

Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean, eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere. Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du.

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren parean egoteagatik hartzen du izena, geralekuak eskolari zerbitzu ematen diola.

Sarbideak

Geralekuak bi sarbide ditu, Tiburzio Anitua kaletik eskailera bidez, eta Torrekua kaletik trafiko handiko gune batetik, doitu gabeko arrapala bidez. Hala, geralekuak irisgarritasun arazo handiak ditu.[1]

  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria Tiburzio Anitua kalea, 30 behea
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria Torrekua kalea, 2

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean autobus geltokia dago.

Bizkaibusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:

  • A3912 EIBAR - Ermua - Durango - Lemoa - Galdakao Ospitalea - BILBO
  • A3926 EIBAR - Ermua - BILBO (Autobidetik)

Lurraldebusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:

  • 58 MALLABIA - Ermua - Eibar - Elgoibar - Mendaro - Deba - Mutriku - ONDARROA
  • 64 MALLABIA - Ermua - Eibar - Elgoibar - Azkoitia - AZPEITIA

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  1. (Ingelesez) Unibertsitatea Trena, Irisgarritasuna - Ararteko mapak. (Noiz kontsultatua: 2017-11-02).
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya