Txinako Zientzien Akademia (txinera tradizionalez: 中國科學院; txinera sinplifikatuz: 中国科学院; pinyinez: Zhōngguó Kēxuéyuàn) Txinako Herri Errepublikako natur zientzietarako akademia nazionala da. Txinako Estatu Kontseiluaren erakunde bat da, egoitza Pekinen duena, eta hainbat institutu ditu Txina osoan.[1]
Txinako Zientzien Akademiak bost sekzio ditu gaur egun:
Shenyang, Changchun, Shanghai, Nankin, Wuhan, Guangzhou, Chengdu, Kunming, Xi'an, Lanzhou eta Xinjiangen ere hamaika sukurtsal ditu. Akademiak 100 institututik gora ere baditu, tartean bi unibertsitate (Hefeiko Txinako Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea eta Txinako Zientzien Akademiaren Unibertsitatea).
Txinako Akademiak zientzian inbertitu eta zientzian eta teknologian oinarritutako 430 enpresa sortu ditu hamaika industriatan, burtsan kotizatzen duten zortzi konpainia barne.