Txillardegi-Hausnartu saria Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dute soziolinguistikaren arloko hausnarketak eta ikerketak bultzatzeko.
Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.
2008an sortu zen saria eta 2019ko edizioan Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak lehiaketa elkarlanean antolatzen hasi zirenetik, Txillardegi-Hausnartu izena hartu zuen deialdiak. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista omendu nahi dute, besteak beste, unibertsitatetik euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.[1]
Hiru sari ematen dira urtero. Hauek izan dira urte bakoitzean 1. saria irabazi dutenak:[2]