Francis Hughes lehengusuarekin batera Behin-behineko IRAko Hego Derryko Errepublikar Unitate Independientea osatu zuen, hainbat urtez britainiar soldaduei segadak burutu eta Magherafelt, Castledawson eta Maghera udalerrietan atentatuak burutzearen erantzuleak.
1976ko urrian McElweek Ballymena hirian lehergailuak jartzeko ekintza azkar batean parte hartu zuen. Beste IRAkide batzuekin batera lehergailuak garraiatzen ari zirela, bat lehertu eta bere eskuin begia galdu zuen. Ondoren atxilotua izan zen. Lehergailuaren jabetzarengatik 20 urteko espetxealdiaz zigortu zuten, eta bonba atentatu batean bere arropa dendan zegoen 26 urteko neska gazte protestante baten hilketarengatik 26 urteko espetxealdia ezarri zitzaion. Bere hilketa kargua nahigabeko hilketa kargura murriztu zen, baina bere espetxealdi zigorraren urte kopurua bere hartan jarraitu zuen.