1981eko Irlandako gose greba Ipar Irlandako gatazka garaian irlandar errepublikar presoek burututako protestaldien ondorioz bututako gose-greba bat izan zen. Protestaldi hau 1976an Britainiar Gobernuak irlandar preso errepublikarrei Kategoria Bereziaren Estatusa ukatu zienean Burusien protesta delakoarekin hasi zen. 1978an euren pisontziak hustutzen ari zirela preso batzuk erasotuak izan zirenean, protesta Protesta zikina deitzera iragan zen, honetan presoak euren buruak garbitzeari uko egin eta beren espetxe geletako hormak euren gorotzez estali zituzten. 1980an 53 egun iraun zituen gose greba batean parte hartu zuten.[1]
1981ean bigarren gose greba bati ekin zioten eta laisterrera irlandar presoak eta Erresuma Batuko Margaret Thatcher lehen ministroaren arteko norgehiagoka batean bilakatu zen. Gose greba honetan zehar grebalarietako bat zen Bobby Sands presoa Erresuma Batuko Parlamenturako legebiltzarkide hautatu zuten, honek mundu osoko hedabideen berehalako jakinmina piztu zuelarik.[2] Behin hamar preso hil ondoren, gose grebaren deialdia bertan behera utzi zen. Sands bera hildakoen artean zegoen eta bere hiletara 100.000 pertsona inguru bertaratu ziren. Gose grebak irlandar nazionalismoaren politika erradikalizatu zuen eta ordurarte gutxiengoan zegoen Sinn Féin alderdia, Ipar Irlandan indar politiko garrantzitsua izatera igaro zen.[3]
1981eko udarako jada honako 10 gose grebalari hauek hil ziren:
Patologiako jatorrizko agiriak grebalarien heriotza "euren buruei behartuaraziko gosez" izan zela erregistratu zuten. Gerora aipu hori moldatua izan zen eta gose greban parte hastu zuten senitartekoen protesten ondorioz soilik "gosez" hil zirela berridatzi zen. Aldiz forenseek "euren buruei behatuarazitako gosez" berediktua mantendu zuten.[4]
Nahiz eta gose greban zehar hamar gizonek bizia galdu izan, beste hamairuk protesta hura hasi baina osasun arazo edo euren senideen eskaeren bitartez erretiratuak izan ziren. Haietako askok gerora ere, iragandako gose grebaldiaren eraginez ondorio ezberdinak jasan izan dituzte: bai liseriketa arazoak, bai eta ikusmen edota ezintasun fisiko nahiz neurologikoak ere.[5][6]