The Man Who Wasn't There (euskaraz Hor Egon Ez Zen Gizona) 2001eko Joel eta Ethan Coen estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleek zuzendu, idatzi eta ekoiztutako neo-noire filma bat da. Billy Bob Thornton, Frances McDormand, Michael Badalucco, Richard Jenkins, Scarlett Johansson, Jon Polito, Tony Shalhoub eta James Gandolfini aktoreek antzeztu zuten.
2001eko maiatzaren 13an Canneseko Zinemaldian estreinatu eta sail ofizialean lehiatu zen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1949ko uda. Ed Crane (Billy Bob Thornton) Kalifornia iparraldeko Santa Rosa udalerri txikian bizi den izaera barnerakoieko bizargilea da, bere egunerokotasunak ez duela asebetetzen sentitzen du. Bere emazteak (Frances McDormand) beste gizonekin engainatuz berarekiko desleial izateak txantaia eginez dirua lortzeko aukera egokia eskeini eta bere bizitza motela aldarazten lagun diezaiokela ikusiko du.