The Man Who Shot Liberty Valance (euskaraz Liberty Valance Tirokatu Zuen Gizona) 1962ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Dorothy M. Johnson idazlearen eleberri batean oinarritua dago. Bertan, John Wayne, James Stewart, Vera Miles, Lee Marvin, Edmond O'Brien, Woody Strode, Andy Devine, John Carradine eta Lee Van Cleef aktoreek antzeztu zuten.
filma hau 2007a ezkeroztik Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiko Zinemategi Nazionalean bere kultur, historia eta estetika baloreeengatik gordeta dago.
Argumentua
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Ransom Stoddard (James Stewart) senatari zaharrak kazetari bati Hallie (Vera Miles) emaztearekin batera bere aspaldiko adiskidemina zen Tom Doniphon-en (John Wayne) hiletara joan izanaren arrazoia eta istorioa kontatzen dio. Dena orain dela urte asko hasi zen, Ransom senataria Mendebalde Urruneko Shinbone herri txikira iritsitako abokatu gazte bat zenean, bertan abokatu izateaz gain legea ezartzeko asmoz. Bere helmugara ailegatu aurretik, Liberty Valance (Lee Marvin) bidelapurrak lapurtu eta jipoitua izan zen.
Aktoreak
Kanpo estekak