The Invitation (euskaraz Gonbidapena), 2015eko Karyn Kusama estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko thriller film bat da. Logan Marshall-Green, Tammy Blanchard, Michiel Huisman eta Emayatzy Corinealdi aktoreek antzeztu zuten.
Bizitzaren ezbehar handi baten trauma jasan duten senar-emazte ohi batzuen eta sekten munduaren gaiak jorratzen ditu.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Los Angeles. Duela bi urte, Will eta Eden (Logan Marshall-Green eta Tammy Blanchard) senar-emazteek Ty semea istripu batean galdu zuten. Ezbehar horrek bikotearen harremanazi oso modu txar eta kaltegarrian eragin zion, Eden egun batetik bestera Willengandik dibortziatu eta desagertzeraino.
Egun batez, Eden hirira itzuliko da, orain Davidekin (Michiel Huisman) ezkondua dago, eta Will eta bere neskalagun Kira (Emayatzy Corinealdi) haiekin batera afaltzera gonbidatu ditu.
Baina Eden izaeraz oso aldatua dago, Will berarentzat ere kezkagarria eta ezagutezina izateko adina.