The Exorcism of Emily Rose (euskaraz Emily Rosen Exorzismoa), 2005eko Scott Derrickson estatubatuarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Laura Linney, Tom Wilkinson, Campbell Scott, Colm Feore, Jennifer Carpenter, Mary Beth Hurt, Henry Czerny eta Shohreh Aghdashloo aktoreek antzeztu zuten.
Anneliese Michel alemaniar emakumearen exorzismo kasuan arinki oinarritua dago.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eliza Katolikoak Erin Christine Bruner 19 urtetako estatubatuar ikasle gaztea deabrutua izan zela ofizialki onartzea erabaki zuen. Aurrez, Emilyk baserri giroko etxearen segurtasuna laga eta unibertsitatera ikastera joan zen. Gau batez, aluzinazio beldurgarri bat jasan eta konortea galdu zuen. Bizipen hauek gero eta maizago jazotzen zaizkionez, Emily sinisdun katolikoak Aita Richard Moor apaizaren laguntza eskatu eta heriotzera eramango duen exorzismo bati ekingo zaio. Orduan Aita Rcihardi arduragabekerizko hilketa leporatuko diote. Erin Bruner abokatu buruargiak apaizaren defentsa gogo txarrez onartuko du, eta epaiketa aurrera doan heinean, Erinen zinismoa eta ateismoa kolokan jarriko dira, Aita Richarden sinismen irmoa, eta kasuaren inguruko gertaera izugarri eta azalpenik gabeak direla eta.