The Dressmaker 2015eko Jocelyn Moorhouse australiar zinema zuzendariak zuzendutako filma da.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1950eko hamarkadan, Myrtle "Tilly" Dunnage Parisen urte luzez lan egin duen dotorezia handiko modista bat da. Ibilbide arrakastatsuaren ostean, Australiako Outbacken dagoen bere jaioterrira itzultzea erabakiko du, zabalik jarraitzen duten zauriak sendatu eta herritik joatera behartu zutenen gaineko mendekua hartzeko asmoarekin.[1]