Hostoak. Gaia eta gaualdaketak (1981) poema liburuarekin Resurreccion Maria de Azkue sariaren accesit bat irabazi zuen[5]. Lan hau Bilbao Aurrezki Kutxak argitaratu zuen saria eman ondoren 1982an.
Poesia alde batera utzi gabe, saiakera ere jorratu du, 2008anIzendaezinaz, Jainkoaren eta haren izendaezinaren kontzeptuaz eta XXI. mendekogizadiari buruz diharduena, argitaratuz[10][11] eta 2017anTxoriak dira bederatzi, egilearen hausnarketa, aforismo, poema eta abarrez osatua[12].
Liburuak argitaratzeaz gain, hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte, adibidez, aldizkari ugarien sortzaile izanik: Susa, Kandela[13], Goierritarra eta Kalegats besteak beste. Beste aldizkari hauetan berriz, Maiatz, Ttu-Ttua, Administrazioa Euskaraz, Egan, Karmel, Hegats eta Argianpoema eta ipuinak argitaratuz kolaboratu du. Euskadi IrratikoKlasikoen Giltzak musika saioaren idazketa ere bost urtez zuzendu zuen.
Koldo Izagirreneren eritziz obra oparoa du Tere Irastortzak, anitza, estilo desberdinetakoa, baina ingurutik baitaratzen ditu beti bulkorik jasoenak: hitzetatik sortzen baldin badu poema, esperientziatik sortzen du ideia[14].
Jon Kortazarren esanetan berriz sortzaile honek txikitasunaren eta gutxienekoaren gainean egiten du poesia[15]. Poemagintzari dagokionez, bi joera bereizteko beharra ikusi zuen Kortazarrek: Sarrionandiaren eragina eta emakumeek idatzitako literaturak hartu zuen garrantzia[16]. Bada, testuinguru horretan agertzen dira Tere Irastortzaren testuak. Idazleak berak bere poetikaz iritzitakoa jasotzen du Kortazarrek hurrengo lerrootan:
“Irastortzak dio bere poemagintza idealizazioranzko ibilaldia dela eta poesia idatziz soilik mundua ez dela aldatuko baldin badaki ere, bere lanak hasieran hurbileko eta eguneroko munduarekiko loturak aurkitzea xede bazuen ere, emeki-emeki bere baitako adierazpidetik abiaturik poesia minimalistarantz egin du, izan ere, poesia on guztietan ageri diren gaiak baliatzen baditu ere, egileak egia handien aurrean dituen usteak ediren baikenitzake: amodioa, bizitza eta heriotza” (Kortazar, 2003, 235)[5][17].
Glosak. Esana zetorrenaz
Audioa
Tere Irastortza, Glosak. Esana zetorrenaz liburuko Jada eklipsea poemaren pasarte bat irakurtzen.
↑Felix Ibargutxi, "Txoriak dira bederatzi" Tere Irastortzaren dietario poetikoa. El Diario Vasco, 2017ko abenduak 5. 54. orr.
Bibliografia
Aierbe, Axun. Tere Irastorza: Y si las palabras no existieran In Joana Sabadell-Nieto, José M. Paz Gago, Lucía Fragi & Jon Kortzar (koord.): Cien años de poesía: 53 poemas en catalán, gallego y vasco: estructuras poéticas, paútas críticas. Berna: Peter Lan, 2017
Aierbe, Axun. Tere Irastorza: Manual debozio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzaco escu-liburua. In Egungo euskal poesiaren historia. Bilbao: EHU, L.G. 2009
Iturbide, Amaia. Ahots baten bidean. Euskaldunon Egunkaria 1995/04/09
Juaristi, Felipe. Bizitzaren mugak. El Diario Vasco 1994/11/12
Kortazar, Jon. Euskal Literatura XX. mendean. Zaragoza: Pramnes, 2000
Kortazar, Jon. Luma eta lurra: Euskal Poesia 80ko hamarkadan. Bilbo: BBK & Labayru Ikastegia, 1997
Kortazar, Jon. Poesiaren paradoxa. In Jon Kortazar (zuz.): Egungo Euskal poesiaren historia. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2009
Lakasta, J.K. Txema Larrearen pasadizu bitxi sorta eta Tere Irastortzaren poema berriak kalean. Euskaldunon Egunkaria. 1211 zenb. 24 or.