12,32 kilometro karratuko hedadura du, eta, 1.999ko erroldaren arabera, bere biztanleria, 29.453 biztanlekoa da.
Historia
Julio Zesarrek, Galietako Guda izeneko bere liburuan, Suessions izeneko herrixka bat aipatzen du. Ondoren, Augusto Erromatar Inperioko lehen enperadorea zelarik, Suessionum izeneko herria sortu zuten toki hortan bertan. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren azken aldera, Soissonseko erreinua sortu zen, Egidio erreinuko lehen erregea izan zelarik. 7 urte eman zituen erreinuko tronuan, 457tik, 464 arte. Bere ondorengoa, eta erreinuko azken gobernaria, bere seme Siagrio izan zen. 464. urtetik 486. urtea arte gobernatu zuen erreinua. Azken urte honetan bertan, Soissonsen bertan, Klovis I.a errege frankoen aurka borrokatu behar izan zuen Siagriok. Guda, frankoek irabazi zuten, eta Soissonseko erreinua frankoen mende geratu zen.
Karlomagnoren garaian ere, garrantzi handia izan zuen Soissonsek, bere inperioko Neustria erreinuaren hiriburu izan baitzen.