Silvina Ocampo (Buenos Aires, Argentina, 1903ko uztailaren 28a - 1993ko abenduaren 14a) gaztelaniazko eta frantsesezko idazlea izan zen. Kontakizun-bildumak argitaratu zituen (Viaje olvidado, 1937; Autobiografía de Irene, 1948; La furia y otros cuentos, 1959); kontakizun fantastikoak dira, kalitate handikoak. Jorge Luis Borgesen adiskide eta Adolfo Bioy Casaresen emazte zen, eta bien lankide izan zen. Poesia ere landu zuen (Pequeña antología, 1954).
Erreferentziak