Shishapangma munduko mendirik altuenetan hamalaugarrena da, 8.013 metro baititu. 8.000 metrotik gorako mendietatik txikiena da, beraz. Igo zen azkeneko 8.000koa izan zen.
Juanra Madariaga bizkaitar mendizale eta idazleak bestela 2015ean "E(SP)edizioa. Mendi ororen pisua" idatzi zuen, mendi honetara egindako bere espedizio propioa kontatzen eta erreferentzia eginez Unai Elorriagaren liburu famatuari.