Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, korridore bidezko sarbide bat, eta igogailu bidezko beste sarbide bat ditu.
Kasko plaza, Udaletxea (Kasko irteera)
Galtzara Nagusia, 14 (La Salle irteera)
Txikito Bidea / Fleming doktorearen kalea (Camino Txikito Bidea irteera)
Galtzara Nagusia, 2 (Kasko irteera)
Gaueko sarbideak
Kasko plaza, Udaletxea (Kasko irteera)
Galtzara Nagusia, 2 (Kasko irteera)
Geltokia
Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Kasko sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[2] Aldiz, La Salle sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, eta Camino Txikito Bidea sarbidearena harrizko elementu bilakatzen da, sarbidea korridore bidezkoa eta eraikin bati atxikita dagoelako.
Geltokia igogailu, txarteldegi eta balioztatze makinaz hornituta dago. Gainera, 2015ekomartxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez,[3] eta 2017andesfibrilagailua instalatu zen.[4]
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus eta Alsa zerbitzuak hornitzen dituzten lau autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Hilerria • El Kasko Plaza Las Llanas • Vicente Blasco Ibáñez San Pedro plaza • Kueto Vicente Blasco Ibáñez• Gran Vía 64 Zahar-egoitza • Rivas Gran Vía • Urbinaga La Naval
BARAKALDO
Erreketa • Av. Altos Hornos • Obispo Olaetxea 18 • Lutxana geltokia • Munoa kotxetegia • Los Ángeles Auzoa • Burtzeña batzokia
BILBO
Zorrotza Fray Juan 13 • Olabeaga Avda. Montevideo • Santiago-Santa Ana • Basurto Ospitalea/Hospital Basurto • Autonomía 61 Lantik • La Casilla Autonomía 45 • Autonomía 13 • Zabalburu Quinta Parroquia • Abando Geltokia
Hilerria • El Kasko Plaza Las Llanas • Vicente Blasco Ibáñez San Pedro plaza • Kueto Vicente Blasco Ibáñez• Gran Vía 64 Zahar-egoitza • Rivas Gran Vía • Urbinaga La Naval • Urbinaga Metro • Vega Nueva Araztegia • Carrefour
BARAKALDO
Max Center N-634 • Kareaga • Retuerto 17 • San Ignacio Vicente Alexandre • Anaitasuna 12 small>Correos • La Paz 27 • La Paz 14 Anbulatorioa • Cruces Ospitalea Horacio Etxebarrieta • Cirilo Sagastagoitia • Andicollano Anbulatorioa • Lutxana Eliza • Buen Pastor 76 • Buen Pastor
Buen Pastor • Lutxana Eliza • Andicollano Anbulatorioa • Balejo Bolatokia • Cruces Ospitalea Balejo • La Paz 21 • Anaitasuna 10 • Retuerto 28 • Kareaga • Max Center N-634 • Max Center
SESTAO
Carrefour • Vega Nueva Araztegia • Urbinaga (Metro) • Urbinaga La Naval • Rivas • Gran Vía 55 Zahar-egoitza • Kueto Gran Vía • El Kasko Plaza Gran Vía • Las Llanas • Hilerria
Sestao Vía Galindo (INEM) - Trapagaran Galindo - Salcedillo - Alto Alday - Ortuella San Antón - Trapagaran Udaletxea - Maiatzaren Lehena - Arkotxa - Causo
Trapagaran Trapaga auzoa
Las Llanas Zumardia, 21 | Irteera: Kasko
Alsa
Santurtzi - Madril
Santurtzi Parkea
Barakaldo Landeta - Bilbo Termibus - Burgos Autobus geltokia - Lerma Geltoki kalea - Aranda de Duero - Fuentespina - Milagros - Pardilla - Honrubia de la Cuesta - Carabias - Fresno de la Fuente - Boceguillas - Castillejo de Mesleón - Cerezo de Abajo - Somosierra - Robregordo - La Serna del Monte - Buitrago de Lozoya - Lozoyuela - La Cabrera - Cabanillas - Venturada - El Molar - San Agustín de Guadalix - San Sebastián de los Reyes - Alcobendas - Fuencarral
Madril Amerikako etorbideko geltokia
Alsa
Madril - Santurtzi
Madril Amerikako etorbideko geltokia
Portugalete Carlos VII
Santurtzi Parkea
Bidaiariak
Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[5]