Serge Aleksandrovitx Koussevitzky (errusieraz: Серге́й Алекса́ндрович Кусеви́цкий, Sergey Aleksandrovich Kusevitsky Vyshny Volotxyok, 1874ko uztailaren 26agreg./uztailaren 14ajul. - Boston, 1951ko ekainaren 4a) Ipar Amerikako musika-zuzendaria izan zen, jatorriz errusiarra. Kontrabaxu-jotzaile bikaina zen, eta Moskuko Orkestra Sinfonikoko zuzendari izan zen. Prokofiev eta Stravinski musikagileen obrak argitaratu zituen Iraultza garaian, Estatu Batuetara jo baino lehen. Bostongo Orkestra Sinfonikoko zuzendari hautatu zuten (1924-1949), eta eragin handia izan zuen Estatu Batuetako musika klasikoaren garapenean.
Erreferentziak