Sandra Sánchez (Boiro, 1988ko martxoaren 17a - ) galiziar arraunlaria da. Kontxako Bandera bost aldiz irabazi du, eta bi aldiz Emakumezkoen Traineru Liga.
Cabo da Cruz taldean hasi zen arraunean eta 2008tik aurrera galiziako selekzioa hasieran eta Rias Baixas taldearekin ondoren Kontxako bost Bandera irabazi zituen jarraian[1][2]. Selekzioa desegin zenean Cabo da Cruzen jarraitu zuen arraunean eta 2016an Kontxarako eta Traineruen Ligarako sailkatu zen[3]. 2017an Náutico de Riveira taldeko erntrenatzaile eta arraunlaria bihurtu zen[4]. Talde berriarekin hirugarren egin zuen Kontxan 2017 eta 2018an eta Galizian nagusi izan zen[2].