Sandra Fernandez-Agirre (Barakaldo, 1980ko ekainaren 29a - ) bizkaitar aktorea da. Bilboko Juan Antxieta zentroan arte eszenikoak ikasi zituen.
Antzerkian eta txotxongiloen munduan batez ere egiten du lan aktore gisa. Bilboko Juan Antxieta Zentroan arte dramatikoa ikasi zuen. Deabru Beltzak antzerki-konpainiarekin hasi zen lanean kale-antzerkian. Ondoren, Bilboko "Laressistens" antzerki-taldean sartu zen. Gainera, txotxongilo lan batzuetan ere parte hartu du, horien arteko berriena "Inmundo" izan da, euskaraz zein gazteleraz.
Ikus-entzunezkoen alorrean hainbat film laburretan parte hartu du (Entre dos aguas, Sábado noche, Toro, Encorbatado hasta las cejas), eta Zeppelin/HegazTVk ekoitzitako Campus telesailean aktore nagusia izan zen.
Azken urteetan, zinemako aktore gisa egin duen ibilbidea nabarmendu egin da, Karlos Alastruey-ren Lodo film luze fantastikoaren protagonista izan baita (film luze onenaren bigarren saria Festival of Fantastic Films, Manchester, Erresuma Batua;[1] “Golden Aphrodite” saria, 2010eko Cyprus International Film Machayfestival; film surrealista onenaren saria New York City International Film Festival jaialdian, 2010.[2]
El ángel entre la niebla film luzean lan egin zuen 2010ean, eta Mariren papera egin zuen.