2021eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 39.Edizioa izan zen. Urriaren 15etik azaroaren 14ra ospatu zen Soreasu Antzokian. Hala ere, Dinamoa Sormen Gunean eta herriko zeinbait gunetan ere ekintza batzuk egin ziren.[1][2]
Edizio hau ere COVID-19 pandemiak bete-betean kolpatu zuen baina antolatzaileek ez zuten bertan behera utzi eta, horren ordez, aldaketa nabariak izan ziren topaketetan. Hain zuzen, 38.edizioan bezala, ez zen eskola antzerkirik egon eta emanaldien ordutegian ere aldaketak izan ziren. Etxeratze-agindua zela eta, emanaldiak lehenago hastea adostu zen eta edizio honetan arratsaldeko zazpietan izan ziren guztiak.
Urte honetan ere Corrado Masacciren erakusketa bat ikusgai izan zen Foru ibilbideko udal aretoan eta herriko ikastetxeek bisita gidatuak izan zituzten.[3]
2021eko Ikusleen saria Kamikaz Kolektiboa eta TTak Teatroaren “3 kotse, azukre asko eta brandy gehiegi” lanak jaso zuen[4] eta kartelaren egilea Azpeitiko Udala izan zen, pandemia zela eta ez baitzen lehiaketarik antolatu edizio honetan ere.
Kanpo begirada: Ximun Fuchs
Musika: Paula Olaz
Musika: Maite Larburu
Egokitzapena: Jose C. Garcia, Kike Diaz de Rada
Zuzendaritza artistiko: Alex Diaz
Ikusleen saria Testua orraztu: Miren Amuriza Kanpo Begirada: Miren Gaztañaga
Zuzendari laguntzailea: Ane Pikaza
Musika: Adrian Garcia de los Ojos
Musika: David Larrinaga
Bertan behera gelditu zen.[6]
Abestien hitzak: Miren Amuriza
Dramaturgia: Aitziber Garmendia, Patxi Barco
Zuzendari musikala: Joli Pascualena
1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022