Altzietako San Salbatore eliza Nafarroa Behereko Ahatsa-Altzieta-Bazkazane udalerriko Altzieta herrian kokatzen den eliza da. 1987ko apirilaren 28tik monumentu historiko sailkatu izendapena da.[1] Eliza lehenengoz XII. mendean eraiki zuten eta ondoren, XVII. mendean berreraiki zen.
San Salbatore eliza Altzietako parrokia izan zen 1892ra arte. 1892ko ekainaren 11n Ahatsako parrokiarekin bateratu zuten. Salbatore eliza XII. mendeko eliza erromanikoa da. Badirudi XVII. mendean eliza berreraiki zutela. Frantziako Iraultzaren garaian eliza arpilatua izan zen. Ondorengo mendeetan ere hainbat eraberritze-lan eta konponketa eman ziren.
Agramondarren gaztelua · Agramondarren zubia · Ahatsako hilerriko gurutzea · Altzietako eliza · Bankako kobre meategi eta burdinola · Bastidako judu hilerria · Bazkazaneko eliza · Bazkazaneko serorategia · Beltzuntze jauregia · Bidaxuneko judu hilerria · Doneztebe eliza · Etxauzko burdinola · Etxauzko gaztelua · Gamueko gaztelua · Ilarritako harrespilak · Izturitze eta Otsozelaiko harpeak · Lakarrako jauregia · Oltzeko jauregia · Zokotzeko eliza