Sam Shepard |
---|
(2004) |
|
Jaiotzako izen-deiturak | Samuel Shepard Rogers III |
---|
Jaiotza | Fort Sheridan (en) , 1943ko azaroaren 5a |
---|
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
---|
Lehen hizkuntza | ingelesa |
---|
Heriotza | Midway, 2017ko uztailaren 27a (73 urte) |
---|
Heriotza modua | berezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa |
---|
|
Ama | Jane Elaine Schook |
---|
Ezkontidea(k) | O-Lan Jones (1969 - 1984) |
---|
Bikotekidea(k) | |
---|
|
Heziketa | Mt. San Antonio College (en) Duarte High School (en) Eugene O'Neill Theater Center (en) |
---|
Hizkuntzak | ingelesa |
---|
|
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, dramagilea, antzerkigilea, antzerki aktorea, zinema aktorea, antzerki zuzendaria, autobiografialaria eta musikaria |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Writers Guild of America, West (en) |
---|
Genero artistikoa | Westerna |
---|
|
samshepardarchive.com |
|
Samuel Sam Shepard Rogers III (Fort Sheridan, Illinois, AEB, 1943ko azaroaren 5a - 2017ko uztailaren 27a) Estatu Batuetako idazle, antzezle eta zinema-zuzendaria izan zen.
Biografia
Hainbat antzerki-lan idatzi zituen: Cow Boy (1964), Cow Boy Mouth (1971), Buried Child (1979), zeinak urte hartako Pulitzer saria jaso baitzuen. Sheparden lanak esperimentalistak dira maiz, eta collagearen eta pop artaren eragina dute.
Gidoi asko idatzi zituen zinemarako: Me and My Brother (1969), Zabriskie Point (1970), Paris-Texas (1984).
Antzezle ere izan zen film askotan: Days of Heaven (1978), Renaldo and Clara (1978), The Right Stuff (1983), Frances (1983), Country (1984), Fool for Love (1985), Thunderheart 81992), The Pelican Brief (1993), Purgatory (1999), All the Pretty Horses (2000), After the harvest (2000), Black Hawk Down (2001), The Pledge (2001), The Notebook (2004), The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford (2007), The Accidental Husband (2008), Brothers (2009), Blackthorn (2011).
Bi film zuzendu zituen: Far North (1988) eta Silent Tongue (1994).
2017ko uztailaren 27an hil zen, 73 urterekin. Alboko esklerosi amiotrofikoa zuen, eta gaitz horren eraginez hil da.[1]
Filmografia
Erreferentziak