Alexander Franklin "Frank" James (Kearney, Missouri, 1843ko urtarrilaren 10a - Clay konderria, Missouri, 1915eko otsailaren 18a) estatubatuar soldadu, gerrilari, lapur eta gaizkilea izan zen. Jesse Jamesen anai zaharra zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Hegoaldekoa izanik Konfederazioaren alde borrokatu zen. bere anaia Frankekin batera James-Younger taldeko kidea izan zen. 1881ean Jesse hil ondoren, Frank Missouriko gobernadoreari entregatu zitzaion.
Epaitu eta absolbitu egin zuten. Ordutik aurrera, hainbat lanbidetan jardun zuen.