Roscoe Conkling "Fatty" Arbuckle (Smith Center, Kansas, 1887ko martxoaren 24a - Manhattan, New York, 1933ko ekainaren 29a) estatubatuar zinema mutuko aktore, umorista, zinema zuzendari eta gidoilari bat izan zen.
1921eko azaroa eta 1922ko apirilaren artean garai hartan ohiartzun handia izan zuen kasu edo "Fatty Arbuckle eskandaluari" buruzko epaiketak izan zituen, hauetan San Frantzisko hiriko hotel batean ospatutako parranda batean zehar Virginia Rappe aktorea bortxatu eta haren heriotza eragitea leporatu zitzaion, epaiketa hauek Hollywoodeko lehenbiziko "epaiketa-ikuskizunetakoak" izan ziren. Absolbitua izan zen, baina ordurako kasuaren inguruko zurrumurru eta esames ugari sortu eta aktorearen ibilbide profesionala nahiz bizitza pertsonala behin betiko gainbeheran joan ziren.