Rosa Montero

Rosa Montero

Bizitza
JaiotzaMadril1951ko urtarrilaren 3a (73 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)El País
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

rosamontero.es…
IMDB: nm1198529 Facebook: Escritorarosamontero Twitter: BrunaHusky Edit the value on Wikidata
Rosa Monteroren "Toro de la Vega" izenenko ospakizunaren aurkako manifestazioan

Rosa Montero Gayo (Madril, 1951ko urtarrilaren 3a) kazetari eta idazlea da, eta ibilbide luzea egin du literaturan, komunikabideetan eta irakaskuntzan. Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina 2022an.[1]

Biografia

Madrilgo Cuatro Caminos auzoan bizi zen familia apal batean jaio zen. Monteroren irakurzaletasuna haurtzaroan hasi zen, lau urtetik bederatzira arte etxean egon behar izan baitzuen denbora luzez gaixotasun batetik sendatzen.[2] Ondoren, Batxilergoa Madrilgo Beatriz Galindo Institutuan egin zuen eta 17 urte zituela, Filosofia eta Letretako Fakultatean hasi zen unibertsitate-ikasketak, psikologia eta gero kazetaritza ikasteko asmoz. Azkenik psikologia ikasketak utzi zituen, lau urteren ondoren, eta Madrilgo Kazetaritza Goi Eskolan titulua lortu zuen. 1970ean, 19 urte zituela, kazetari hasi zen hainbat hedabidetan (Fotogramas eta Pueblo, besteak beste). Unibertsitateko garai berean, antzerki talde independenteekin kolaboratu zuen.[3] 1988an Pablo Lizcano kazetariarekin ezkondu zen. Lizcano 2009an hil zen gaixotasun luze baten ondoren.[4]

Lan ibilbidea

Kazetaria

Lanbidez kazetaria da[5], eta lanbide horretan lan egin du hainbat komunikabidetan, Antena 3 irratian eta El País egunkarian besteak beste. 1976an, egunkaria sortu eta gutxira, estilo bereziko zutabe ugariren egile gisa hasi zen erredakzio lanetan.[6] 1980 eta 1981 bitartean, igandeko gehigarriaren erredaktoreburu izan zen. Egunkari honen igandetako gehigarrian bereziki egindako elkarrizketan espezializatu zen, eta arrakasta entzutetsuak lortu zituen, hala nola Jassir Arafat politikari palestinarrari egindako elkarrizketa. Generoari literaturaforma bat eman zion, galdera eta erantzun soilena baino askotarikoagoa, eta ez hain esterotizatua.[7] Iritzi-artikulu ugari ere idatzi ditu.

2018ko martxoan, Macauko Nazioarteko Literatura Jaialdian parte hartu zuela aprobetxatuz, Rosa Monterok Txinan bira egin zuen, idazketaren lanbideari buruzko hainbat hitzaldi eskainiz.[8]

Bere web gune ofizialaren biografian adierazten denez, "bere kazetaritza-testuak Latinoamerikako hainbat egunkaritan agertu ohi dira Argentinako Clarín edo Txileko El Mercurio bezalako egunkarietaran idatzi du. Europako hedabideetan ere parte hartu du, hala nola Alemaniako Stern, Frantziako Libération edota Erresuma Batuko The Guardian. Bere ibilbidean 2.000 pertsona baino gehiago elkarrizketatu ditu, besteak beste, Ruhola Khomeini, Jassir Arafat, Olof Palme, Indira Gandhi, Richard Nixon, Julio Cortázar edota Malala Yousafzai.[9] Elkarrizketatzaile bezala erabiltzen duen teknika hainbat kazetaritza-unibertsitatetan aztertzen da, bere artikuluak bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean sartzeko probetan agertzen dira."[10]

Idazle

1979an argitaratu zuen une hartako literatura-munduan zalaparta handia eragin zuen Crónica del desamor[11], bere lehen liburua. Eleberri honen muina emakumeak askatzeko mugimenduaren ardatza da. Egunkari handi bateko kazetaria den Anaren ahotan eta Juanekin izandako hausturaren ostean, trantsizioaren ikuspegi zehatza eskaintzen da, ez oso urruneko errealitate batena eta gai batzuetan gaurkotasun nabarmena duena. Hurrengo urteetan, dozena bat eleberri argitaratu zituen, baita haurrentzako kontakizun eta lanak ere.

1995ean, Historias de mujeres[12] argitaratu zuen El País egunkariaren igandetako gehigarrian bertsio zabalago batean argitaratutako emakumeen biografiak bilduz. 1997an, La hijas del caníbal[13] lanarekin Espasa-Calpe argitaletxearen Udaberri Saria irabazi zuen.[14][15] 2003an eleberria zinemara eraman zuen Antonio Serrano zuzendari mexikarrak La hija del canibal izenburu berarekin.[16]

2022an El peligro de estar cuerda[17] argitaratu zuen, hainbat elkarrizketetan iragarri duen artefaktu literarioa, narrazio itxura hartzen duen saiakera batean ez-fikzioa eta fikzioa uztartuz.[18] Sorkuntza lantzen duen literatur lana eta eromena, non egilea protagonista den bere ideiak beste egile batzuekin lotzen dituen bitartean. Honela hasten da liburua: «Beti jakin izan dut nire buruan zerbait gaizki zegoela». Hemendik aurrera, egileak bere pentsamenduak zabaltzen ditu, pixkanaka sorkuntza artistaren sendabide gisa nola uler daitekeen aztertzen. Honela: «Artistak bere burua mundura josteko moduetako bat sorkuntzaren bidez da, hau da, bere lana».[19] Baina, Monterok adierazi duenez, garrantzitsua ez da soilik sortzea, argitaratzea eta norbaitek irakurria izatea ere.

Rosa Monterok sari ugari jaso ditu, bai kazetaritza-lanagatik, bai bere herrialdeko, Espainiako eta kanpoko literatura-lanengatik. Bere lanak hogei bat hizkuntzatara itzuli dira.[20][21][22][23]

Obra

Eleberria

  • Crónica del desamor (Debate, 1979)[11]
  • La función Delta (Debate, 1981)[24]
  • Te trataré como a una reina (Seix Barral, 1983)[25]
  • Amado amo (Debate, 1988)[26]
  • Temblor (Seix Barral, 1990)[27]
  • Bella y oscura (Seix Barral, 1993)[28]
  • La hija del caníbal (Espasa, 1997)[13]
  • El corazón del tártaro (Espasa, 2001)[29]
  • La loca de la casa (Alfaguara, 2003)[30]
  • Historia del Rey Transparente (Alfaguara, 2005)[31]
  • Instrucciones para salvar el mundo (Alfaguara, 2008)[32]
  • Lágrimas en la lluvia (Seix Barral, 2011)[33]
  • La ridícula idea de no volver a verte (Seix Barral, 2013)[34]
  • El peso del corazón (Seix Barral, 2015)[35]
  • La carne (Alfaguara, 2016)[36]
  • Los tiempos del odio (Seix Barral, 2018)[37]
  • La buena suerte (Alfaguara, 2020)[38]
  • El peligro de estar cuerda (Seix Barral, 2022)[17]
  • La desconocida (Alfaguara, 2023)[39], Olivier Truc-ekin batera

Haur eta gazte literatura

  • El nido de los sueños (Siruela, 1991)[40]
  • El viaje fantástico de Bárbara (Alfaguara Infantil y Juvenil, 1997)[41]
  • Las barbaridades de Bárbara (Alfaguara Infantil y Juvenil, 1998)[42]
  • Bárbara contra el Doctor Colmillos (Alfaguara Infantil y Juvenil, 1998)[43]

Kontakizunak

  • Amantes y enemigos. Cuentos de parejas (Alfaguara, 1998)[44]

Obra kolektibotan

  • Doce relatos de mujer (Alianza, 1982)[45] beste hamaika idazlerekin.
  • El puñal en la garganta kontakizuna Relatos urbanos liburu kolektiboan (Alfaguara, 1994)[46]
  • Mañana todavía. Doce distopías para el siglo XXI. (Fantascy, 2014)[47] Beste 11 idazlerekin batera.
  • Las madres no lloran en Disneylandia (Relato, 1999)[48]
  • Cuentos del mar (Ediciones B, 2001)[49]
  • Nocturnario liburu kolektiboan parte hartu zuen (2016). Bertan 101 idazlek testu bana eman zuten, Ángel Olgosok egindako 101 irudietako bakoitza laguntzeko.[50]
  • Poshumanas: antología de escritoras españolas de ciencia ficción. (Libros de la Ballena, 2018)[51] Beste hamaika idazlerekin batera.

Saiakera

  • Periodismo y literatura (Guadarrama, 1973)[52]
  • España para ti para siempre (AQ Ediciones, 1976)[53]
  • Cinco años de país (Debate, 1982)[54]
  • La vida desnuda (Aguilar, 1994)[55]
  • Historias de mujeres (Alfaguara, 1995)[12]
  • Entrevistas (Aguilar, 1996)[56]
  • Pasiones. Amores y desamores que han cambiado la Historia (Aguilar, 1999)[57]
  • Estampas bostonianas y otros viajes (Península, 2002)[58]
  • Lo mejor de Rosa Montero (Espejo de tinta, 2005)[59]
  • El amor de mi vida (Alfaguara, 2011)[60]
  • Maneras de vivir (La Pereza Ediciones, 2014)[61]
  • Nosotras: Historias de mujeres y algo más (ilustraciones de María Herreros), (Alfaguara, 2018)[62]. Edición ampliada de Historias de mujeres.
  • El arte de la entrevista. 40 años de preguntas y respuestas (Debate, 2019).[63]
  • Cuentos verdaderos (Alfaguara, 2024).[64] Crónicas y reportajes publicados entre 1978 y 1988 en El País.

Idazketa ikastaroak

Rosa Monteroren obran oinarritutako lanak

Antzerkia

  • Cuando yo era niña solía gritar y chillar (1988). Sharon MC Donald-en lana, Rosa Monteroren egokitzapena eta itzulpena. 1988an estreinatu zen Madrilen.[66]
  • Sólo los peces muertos siguen el curso del río (1999) Fundiciones Teatrales C2ek Madrileko Alfil antzokian 1999an egindako muntaiaren parte da Mi hombre kontakizuna.[67]
  • Historias de Mujeres (2001 y 2002). Rosa Monteroren izen bereko liburuaren antzerki-bertsioa, Sevillako Decocoyhuevo antzerki konpainiak egina, 2001ean eta 2002an irudikatua.[68][69]
  • La gloria de los feos, El Monstruo del Lago, Mi hombre eta Amor ciego kontakizuna Parisen eta Bordelen antzestuak izan dira.
  • El amor es una mentira pero funciona (2003), Teatro Imaginario konpainiaren eskutik, Rosa Monteroren Parece tan dulce kontakizuna antzeztu zuen hainbat areto eta hiritan.[70]
  • Amantes y enemigos bildumako kontakizun batzuk Plan B konpainiak antzestu zituen Uruguaien (2003)
  • ¡Ubíquese! (2005), "Producciones Ditirambo Azul" taldekoa, La Hija del Caníbal eleberriaren antzerki-egokitzapena Costa Rican.[71]
  • La loca de la casa (2008), titulu bereko liburuan oinarritutako "Taller de costura" taldearen antzerki-egokitzapena Brasilen.
  • Historia del Rey Transparente (2012), izen bereko eleberriaren antzerki-egokitzapena: Teatro La Percha, Buenos Aires, Argentina.[72]
  • Bruna Husky (2019). Vanessa Montfortek zuzendutako bakarrizketa, Salomé Jiménezek interpretatua. Madrilgo Microteatro.[73]
  • La ridícula idea de no volver a verte (2019). Aran Dramática konpainiak iIzen bereko liburuan oinarritutako antzerki bertsioa.[74]
  • El caballero incierto (2020). Laila Ripollek idatzitako bakarrizketa, La carne liburuko pertsonaia batean oinarritutako antzezpenarentzat.[75]
  • La ridícula idea de no volver a verte (2023), Teatro Imaginario konpainiarena, Rosa Monteroren izen bereko obraren antzezpen egokitua.[76]

Zinema

  • O décimo punhal (2001). Vitor Moreiraren film laburra, El puñal en la garganta (2001) ipuinean oinarritua. Publikoaren saria Larissako Zinemaldian (Grezia) eta fikziozko lehiaketa ofizialeko irabazlea Tesalonikako International Panorama Film Festival jaialdian, Grezia.[77]
  • Retrato de familia (2016). Jareb Jacobsenen film laburra, izenburu bereko ipuinean oinarritua (2014). Film labur bitar onenaren saria San Diego Films Awards sarietan (AEB).[78]
  • La hija del caníbal (2003). Antonio Serranoren filma, Rosa Monteroren izenburu bereko nobelaren egokitzapena.[79]

Telebista

  • Media Naranja (1985). Jesús Yagüek zuzendutako telesaila. TVEn, 1985ean, eta, ondoren, Latinoamerikako zenbait telebistatan. Argentinako atzerriko produkziorik onenaren Martín Fierro saria, 1987. Rosa Monterok idatzitako 13 gidoi.[80]
  • Dictadoras (2015). Argentinako serie dokumentala. Rosa Montero gidoilari, aurkezle eta elkarrizketatzailea izan zen.[81]

Opera

  • El cristal de aguafría (1994), Temblor nobelan oinarritutako operarako libretoa, Marisa Manchadoren musika, Arte Eszeniko Berrien Zentroan estreinatua, Madril.[82]
  • Cambio madre por moto (2014-2023). Programa Gazteari zuzendutako ganbera-opera, Gerard Mortierrek zuzendua, Madrileko Teatro Realeko zuzendari artistikoa. Rosa Monteroren libretoa eta Frank Nuyts-en konposizio musikala ditu, Gerard Mortierrek eskatuta, 2014. urtean.[83]

Artea

Bere lanei buruzko arte birtualeko erakusketak egin dira; besteak beste, Noke Yuiza artistaren Lacrime nella Piogia ziberespazioko instalazioa, Lágrimas en la lluvia eleberrian oinarritua, Brerako Arte Akademiak antolatutako Muestra Inmersive Worl(d)s erakusketan, Milanen 2012an.[84]

Polémica

2017. urteko ekainean, El País egunkariko igandetako gehigarriko Maneras de vivir atalean, Rosa Monterok iritzi-artikulu bat argitaratu zuen[85], farmazia eta elikadura enpresa multinazionalen aurka egin eta homeopatiaren erabilera sustatzeko. Artikuluak polemika pixka bat sortu zuen, iradokitzen baitu hazi transgenikoak gaixotasun multisistemiko batzuen kausa direla, ikertzaileei egozten die sistematikoki beren azterketen emaitzak manipulatzea industriei mesede egiteko, eta dibulgatzaile zientifikoak homeopatiaren aldeko ospea kentzeko kanpainaren autoretzat jotzen ditu.

Sariak eta aintzestapenak

  • 1987ko Mundo de Entrevistas saria
  • 1981ko Kazetaritza Sari Nazionala (erreportaje eta artikulu literarioen kategoria)
  • 1997ko Primavera saria La hija del caníbal lanagatik
  • 1998ko Txileko Kritikoen Zirkuluaren saria eleberri onenari La hija del caníbal lanagatik
  • 1999ko Txileko Kritikoen Zirkuluaren Saria, Amantes y enemigos lanagatik
  • 2003ko Qué Leer saria Espainiako eleberri onenari La loca de la casa lanagatik
  • 2004ko Rodríguez Santamaría saria
  • 2005eko Grinzane Cavour saria Italian argitaratutako atzerriko libururik onenari, La loca de la casa lanagatik.
  • 2005eko Madrilgo Prentsa Elkartearen saria ibilbide osoari
  • 2005eko Qué Leer saria Espainiako eleberri onenari Historia del Rey Transparente lanagatik
  • 2006ko Roman Primeur saria La loca de la casa lanagatik
  • 2007ko Mandarache saria Historia del Rey Transparente lanagatik
  • Honoris causa doktorea, Puerto Ricoko Unibertsitatea, Areciboko barrutia (2010eko azaroaren 19a)
  • 2011ko Cognac-eko Europako Literaturen Jaialdiko Irakurleen Saria Instrucciones para salvar el mundo
  • 2014ko Munduko Zutabegileen Nazioarteko saria
  • 2014ko Madrilgo Kritikaren Saria La ridícula idea de no volver a verte lanagatik
  • 2016ko José Luis Sampedro saria, bere obra osoagatik
  • 2017ko Nazioarteko Prentsa Klubaren ibilbide profesionalaren saria.
  • 2017ko Malagako Unibertsitateko Manuel Alcántara Nazioarteko Kazetaritza Saria.
  • 2017ko Espainiako Letren Sari Nazionala
  • 2012an Parlan inauguraturiko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batek bere izena darama.
  • 2019ko Cáceres Hiria Nazioarteko Kazetaritza Saria, Mercedes Callejos-ek eta Carlos Ballesterok emana, Cacereserako trenari buruzko Una ballena varada en una playa artikuluarengatik, El País Semanal, 2018ko abenduaren 9an argitaratua
  • 2019ko Lee Picanya saria bere ibilbide osoari
  • 2019ko Ciudad de Alcalá Arteen eta Letren Saria
  • 2019ko Leyenda saria, Madrilgo Liburutegien Elkarteak emana
  • 2020ko Viajera en el Tiempo saria
  • 2020ko "Juan Antonio González Caraballo" elkartasun saria
  • 2020ko CEDRO saria, kultura eta jabetza intelektuala defendatzeko etengabeko konpromisoagatik.
  • 2020ko Toulouse Polars du Sud Jaialdiko Bioleta Beltza Saria Los tiempos del odio lanagatik
  • Malagako Unibertsitateko ohorezko kidea
  • 2022ko Iberoamerikako ASICOM saria Oviedoko Unibertsitatean
  • 2022ko Eñe jaialdiko saria
  • 2022an, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen, Ministro Kontseiluak emana, Espainiako Kultura eta Kirol ministroak proposatuta.
  • 2023an, RNEren El Ojo Crítico saria jaso zuen, Sari Berezia kategorian, egindako ibilbideagatik.
  • 2023ko FILEM saria (Mexikoko Estatuko Liburuaren Nazioarteko Azoka). Toluca).

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) El Gobierno distingue a 32 personalidades y entidades de la cultura con la Medalla de Oro al Mérito en las Bellas Artes 2022. Ministerio de Cultura.
  2. (Gaztelaniaz) «Rosa Montero en escritoras.com» escritoras.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  3. (Gaztelaniaz) El grupo de teatro El Tábano ¿Qué fue de tu vida? Rosa Montero.. TV pública Argentina (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Fallece el periodista Pablo Lizcano» El País 2009-05-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  5. ««Idazleoi ikuspegi zabalagoa izaten uzten digute»» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  6. (Gaztelaniaz) Vargas, José González. (2020-12-17). «Rosa Montero recibe el Premio CEDRO por su “defensa de la cultura”» El País (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Rosa Montero: periodismo, literatura y empatía» Fundación Juan March 2019-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  8. (Gaztelaniaz) «Actividades culturales del Instituto Cervantes» cultura.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  9. (Gaztelaniaz) «La obra literaria de Rosa Montero» LIBROS Y MÁS sábado, 20 de enero de 2018 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  10. (Gaztelaniaz) «Biografía de Rosa Montero - Página Oficial» www.rosamontero.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  11. a b (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1979). Crónica del desamor. Debate ISBN 978-84-7444-023-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  12. a b (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1995). Historias de mujeres. Alfaguara ISBN 978-84-204-8301-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  13. a b (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1997). La hija del caníbal. Espasa ISBN 978-84-670-0499-1. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  14. (Gaztelaniaz) Fernández-Santos, Elsa; Torres, Rosana. (1997-04-23). «Rosa Montero logra el Premio Primavera con una novela negra» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  15. (Gaztelaniaz) «Premio Primavera de Novela en Ámbito Cultural | Ámbito Cultural de El Corte Inglés - Eventos, Premios, Noticias» www.ambitocultural.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  16. (Gaztelaniaz) La hija del caníbal (2003). (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  17. a b (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2022-03-30). El peligro de estar cuerda. Seix Barral ISBN 978-84-322-4078-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  18. (Gaztelaniaz) "El peligro de estar cuerda" liburuaren aurkezpena. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  19. (Gaztelaniaz) González Padilla, Ayoze. (2022). «Creación y locura al abrigo del reconocimiento» Numinis Revista de Filosofía (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  20. (Gaztelaniaz) «Rosa Montero presenta en París la traducción de su última novela "El peso del corazón"» RFI 2016-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  21. (Gaztelaniaz) DÍEZ, PABLO M.. (2007-12-27). «Una editorial traduce al chino mandarín obras de 12 escritoras españolas» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  22. (Gaztelaniaz) «ANLEITUNG UM DIE WELT ZU RETTEN | ROSA MONTERO | GUSTAV LÜBBE | Casa del Libro» casadellibro 2010-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  23. (Gaztelaniaz) «IL NIDO DEI SOGNI | ROSA MONTERO | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  24. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1981). La función delta. Editorial Debate ISBN 978-84-7444-037-9. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  25. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1983). Te trataré como a una reina. Seix Barral ISBN 978-84-322-0441-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  26. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1988). Amado amo. Edhasa ISBN 978-84-7444-297-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  27. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1990). Temblor. Seix Barral ISBN 978-84-322-0617-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  28. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1993). Bella y oscura. Seix Barral ISBN 978-84-322-0681-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  29. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2001). El corazón del Tártaro. Espasa Calpe ISBN 978-958-42-0051-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  30. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2003). La loca de la casa. Alfaguara ISBN 978-968-19-1266-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  31. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2005). Historia del Rey Transparente. Alfaguara ISBN 978-970-770-326-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  32. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2008). Instrucciones para salvar el mundo. Alfaguara ISBN 978-970-58-0476-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  33. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2011). Lágrimas en la lluvia. Seix Barral ISBN 978-84-322-9698-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  34. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2013-02-28). La ridícula idea de no volver a verte. Grupo Planeta Spain ISBN 978-84-322-1580-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  35. (Ingelesez) Montero, Rosa. (2015-02-17). El peso del corazón. Seix Barral ISBN 978-84-322-2462-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  36. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2016-09-08). La carne. ALFAGUARA ISBN 978-84-204-2621-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  37. (Ingelesez) Montero, Rosa. (2018-10-30). Los tiempos del odio. Seix Barral ISBN 978-84-322-3447-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  38. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2020-08-27). La buena suerte. ALFAGUARA ISBN 978-84-204-3946-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  39. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa; Truc, Olivier. (2023-03-16). La desconocida. ALFAGUARA ISBN 978-84-204-7584-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  40. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1991). El nido de los sueños. Ediciones Siruela ISBN 978-84-7844-109-9. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  41. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1997). El viaje fantástico de Bárbara. Alfaguara ISBN 978-84-204-5765-9. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  42. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1998). Las barbaridades de Bárbara. Alfaguara ISBN 978-84-204-4443-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  43. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1998). Bárbara contra el Doctor Colmillos. Alfaguara ISBN 978-84-204-5789-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  44. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1998). Amantes y enemigos: cuentos de parejas. Alfaguara ISBN 978-84-204-8253-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  45. (Gaztelaniaz) Fernández Cubas, Cristina. (1982). Doce relatos de mujeres. Alianza ISBN 978-84-206-1898-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  46. (Gaztelaniaz) Atxaga, Bernardo. (1994). Relatos urbanos. Alfaguara ISBN 978-84-204-8162-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  47. (Gaztelaniaz) autores, Varios. (2014-06-05). Mañana todavía: Doce distopías para el siglo XXI. Penguin Random House Grupo Editorial España ISBN 978-84-15831-45-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  48. (Gaztelaniaz) «Las madres no lloran en Disneylandia - Rosa Montero» Agencia Literaria Carmen Balcells (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  49. (Gaztelaniaz) Aparaín, Mario Delgado. (2001). Cuentos del mar. Ediciones B ISBN 978-84-406-9692-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  50. (Gaztelaniaz) «Ángel Olgoso coordina el libro 'Nocturnario. 101 imágenes y 101 escrituras' que se presenta hoy en la Feria del Libro (13 h)» Ideal en Clase 2016-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  51. (Gaztelaniaz) Pellisa, Teresa López; Robles, Lola. (2018). Poshumanas: antología de escritoras españolas de ciencia ficción. Libros de la Ballena ISBN 978-84-8344-624-9. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  52. (Gaztelaniaz) Montoro, José Acosta. (1973). Periodismo y literatura: Comunicación, periodismo y literatura. Guadarrama ISBN 978-84-250-0160-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  53. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1976). España para ti para siempre. A.Q. Ediciones ISBN 978-84-7388-030-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  54. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1982). Cinco años de País. Debate ISBN 978-84-7444-065-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  55. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1996). La vida desnuda. El País ISBN 978-84-306-0300-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  56. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1996). Entrevistas. El País/Aguilar ISBN 978-84-03-59587-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  57. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (1999). Pasiones: amores y desamores que han cambiado la Historia. Aguilar ISBN 978-84-03-59542-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  58. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2002). Estampas bostonianas y otros viajes. Ediciones Península ISBN 978-84-8307-505-0. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  59. (Gaztelaniaz) Fernández, Raúl C. Cancio; Montero, Rosa. (2006). Lo mejor de Rosa Montero. Espejo de Tinta Ediciones ISBN 978-84-96280-71-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  60. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2011). El amor de mi vida. Alfaguara ISBN 978-84-204-0716-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  61. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa; Ediciones, La. (2014-08-20). Maneras de vivir. La Pereza Ediciones ISBN 978-0-615-98986-0. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  62. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2019). Nosotras: historias de mujeres y algo más. Debolsillo ISBN 978-84-663-4749-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  63. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2019-03-21). El arte de la entrevista: 40 años de preguntas y respuestas. DEBATE ISBN 978-84-9992-944-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  64. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2024-03-14). Cuentos verdaderos. ALFAGUARA ISBN 978-84-204-7768-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  65. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2017-11-15). Escribe con Rosa Montero. Alfaguara ISBN 978-607-31-5920-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  66. (Gaztelaniaz) Macdonald, Sharman. (1984). Cuando yo era niña, solía gritar y chillar. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  67. (Gaztelaniaz) Muñoz-Rojas, Ritama. (1999-09-23). «Los textos de Rosa Regás y Rosa Montero llegan al escenario» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  68. (Gaztelaniaz) «Historias de mujeres | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  69. (Gaztelaniaz) «Un espectáculo recrea las «Historias de mujeres» de Rosa Montero» Diario ABC 2002-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  70. (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. (2023-02-01). «Teatro Imaginario adapta una novela de Rosa Montero» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  71. (Gaztelaniaz) «El teatro confronta a la realidad, en Ubíquese» La Nación 2005-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  72. (Gaztelaniaz) Loja, Matías. (2012). «“Siempre habrá una hermosa juventud que va a luchar por un mundo más justo”» La Capital (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  73. (Gaztelaniaz) «Bruna Husky» taquilla.microteatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  74. (Gaztelaniaz) «Nuestra versión teatral de "La ridícula idea de no volver a verte" de Rosa Montero» blogarandramatica sábado, septiembre 25, 2021 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  75. (Gaztelaniaz) «El caballero incierto - Teatro Infanta Isabel» Teatro Madrid (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  76. (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. (2023-02-01). «Teatro Imaginario adapta una novela de Rosa Montero» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  77. (Portugesez) Nascimento, Frederico Lopes / Marco Oliveira / Guilherme. «O Décimo Punhal» CinePT-Cinema Portugues (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  78. (Gaztelaniaz) Jacobsen, Jared. (2014-03-01). Retrato de Familia. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  79. (Gaztelaniaz) La hija del caníbal (2003). (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  80. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2023-02-28). «'Media naranja' (1986), en RTVE Play Archivo» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  81. (Gaztelaniaz) Dictadoras (Serie de TV 2013) | Documental. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  82. (Gaztelaniaz) Franco, Enrique. (1994-04-12). «Rosa Montero y Marisa Manchado estrenan la ópera 'El cristal de agua fría'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  83. (Gaztelaniaz) «Rosa Montero estrena en Gante una antigua ópera rechazada por el Teatro Real de Madrid» La Vanguardia 2023-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  84. (Gaztelaniaz) «Sobre Rosa Montero y su obra - Página Oficial» www.rosamontero.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  85. (Gaztelaniaz) Montero, Rosa. (2017-06-04). «Consumidores engañados y cautivos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!