Sven Olof Joachim Palme (Stockholm, 1927ko urtarrilaren 30a - ib., 1986ko otsailaren 28a) suediar politikari bat izan zen. 1969. urtetik aurrera Suediako Sozialdemokrata Alderdiaren buruzagia eta Suediako Lehen Ministroa ere birritan izan zen (1969-1976 eta 1982-1986 bitartean). Europako politika sozialdemokraten ikurra bilakaturik, nabarmendu zen ondoko bi politiken aurka jotzeagatik: Amerikako Estatu Batuen kanpo-politika eta Hegoafrikako apartheid izenekoa.
1986ko otsailaren 28an zineman Bröderna Mozart filma ikusi ondoren eta kalean bere emaztearekin paseatzen ari zela ezezagun batek tiroz erail zuen.
Iruditegia
-
Olof Palme
1973ko ekitaldi batean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak