Roman Felones Morras (Los Arcos, Nafarroa, 1951ko otsailaren 4a) PSNko politikaria da.
Geografia eta Historian lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan doktoratua, irakaslea eta idazlea ere bada Roman Felones. Gabriel Urralbururen gobernuetan sailburua izan zen. 2007ko hauteskundeetan Nafarroako Parlamentuko kide bihurtu zen. Nafarroa Bairekin akordioa lortzearen aurka agertu da.