Ricardo Zamora (Bartzelona, 1901eko urtarrilaren 21a - Bartzelona, 1978ko irailaren 8a) espainiar futbolaria izan zen. Atezaina zen. Anberesko Olinpiar Jokoetan (1920) egin zen ezagun, eta harrezkero ospe handia izan zuen nazioartean. Guztiz ikusgarria zen jokaldietan. 1920tik 1936ra, 46 aldiz jokatu zuen nazioarteko partidetan. Hortik aurrera, zenbait futbol-taldetako zuzendari izan zen, Espainiako taldekoa, besteak beste.
Erreferentziak