Ricardo María Carles Gordó (Valentzia, 1926ko irailaren 24a – Tortosa, 2013ko abenduaren 17a) Eliza katolikoko kardinala eta Bartzelonako artzapezpiku emeritua. Valentzia jaio zen eta 1951n ordenatu zuten apaiz. 1969an Tortosako gotzain izendatu zuten eta 1990ean Bartzelonako artzapezpiku. 2004ra arte iraun zuen postu horretan. 1994ko Otsailaren 28an Juan Paulo II.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen. 2005ean Benedikto XVI.a Aita Santua hautatu zuen konklabean parte hartu zuen.
1996an Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.[1]