1981-1982 denboraldia Real Sociedadek bigarren eta azken liga irabazi izan zuenekoa izan zen. Superkopako txapeldunak ere izan ziren. Errege Kopan finalerdietaraino iritsi ziren. Europako Kopan, azkenik, lehenengo kanporaketa jokatu zuten.
Pichichi taulan Uralde hirugarren postua lortu zuen, Carlos Martinezekin paretuta eta Pichi Alonso eta Enrique Castroren atzetik.
Entrenatzaile lanetan Alberto Ormaetxea egon zen, eta presidente moduan Jose Luis Orbegozok jardun zuen.
Entrenatzailea: Alberto Ormaetxea ( Euskal Herria)
Errealak, Europako Kopa jokatu zuen, aurreko denboraldian liga irabazi zuen eta.
San Mamesen garaipena lortu ondoren errealak ligako titulua irabazi zuen, Bartzelonaren aurretik. 1982ko liga errealak irabazi duen azkena da.
Espainiako Superkoparen lehenengo edizioa Errealak irabazi zuen 1982an, Real Madril taldeari irabazita (aurreko denboraldiko Kopako txapelduna izan zena). Bi kanproraketak kontuan hartuta, 5-0 izan zen emaitza: Joaneko partidan 0-1 irabazi zuten Madrilen, eta bueltakoan 4-0 Donostian.