Ping An International Finance Center dorrea (txinera sinplifikatuz: 平安國際金融中心, Txinako Herri Errepublikako Shenzhen hiriko erabilera anitzeko etxe orratz proposamen bat da. Guztira 115 solairu ditu eta 646 metroko altuera. 2009an eraikitze lanekin hasi ziren eta 2015erako amaitu. Dorrea, Txinako Herri Errepublikako eraikinik bigarren altuena da, Shanghai Dorrea gaindituz.
Etxe orratza Ping An Insurance enpresaren egoitza nagusia izango da.
Oraindik ez da zehaztu egitasmoko dorre nagusiak 646 metro edo 588 metro izango dituen, 646 metroko dorreak antena bat izango luke egituraren goikaldean eta 588 metrokoak ez. Dorre nagusiaren ondoren 300 metroko beste eraikin bat altxatuko da.
2013ko apirilaren 14an Txinako telebista publikoan Shenzhenen hainbat egitasmoetan kalitate baxuko porlana erabiltzen ari zela salatu eta gero, dorrearen eraikuntza astebetez bertan-behera geratu zen[1].
Egun batzuk beranduago, hiriko gobernuak porlan laginak hartu zituen hiriko hainbat eraikuntza egitasmoetan, tartean Pingan dorrean, eta porlana kalitate onekoa zela eman zen jakitera[2].