Piccolo corpo (euskaraz, Gorputz txikia) 2021eko Laura Samanik zuzendutako film italiarra da, osoki friulieraz eta venezieraz grabatua.[1] Gidoia idatzi zuen Samanik berak, Marco Borromei eta Elisa Dondirekin bartera. Aktore nagusiak dira Celeste Cescutti eta Ondina Quadri.
2021eko Cannesko zinemaldian aurkeztu zen Kritikaren Nazioarteko Asteko lehiaketan eta Turingo 39. zinemaldian lehiaketaz kanpo.
Filma Friuli Venezia Giulian eta Veneton filmatu zen, zehazki protagonistaren bidea Caorle eta Bibioneko aintziratik Carnia eta Trevisoko mendietara doa.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Italia 1900. urtean. Agata gaztearen haurra hilda jaio da, eta, beraz, Linbora kondenatua izan da.[2] Agatak mendietan leku bat dagoela jakiten du, non kondairak dioenez, haurtxoa oraindik bataiatua izan daitekeen. Helburu horrekin, bidaia bat hasiko du alabaren gorputz txikia kutxa batean ezkutatuta duela. Bidaia horretan Lince ezagutuko du, laguntzeko prest dagoen pertsonaia misteriotsua eta abentura batean murgilduko dira, ezinezkoa dirudien mirari baten bila.
Erreferentziak
Kanpo estekak