Karnia[1] (italieraz Carnia eta friulieraz Cjarne) Italiako eskualde historikoa da, gaur egungo Udineko probintzian (Friuli-Venezia Giulia) sartutakoa.
1.221 km2-ko azalera dauka eta 39.705 biztanle zituen 2006an. Tolmezzo/Tumieç du udalerri nagusia (10.539 biz.).
Ibarrak
- Val Bût edo Cjanâl di Sant Pieri.
- Val Degano/Cjanâl di Guart.
- Val Lumiei/Valade dal Lumiei.
- Val Tagliamento/Cjanâl di Soclêf.
- Val Chiarsò/Cjanâl di Incjaroi.
- Valcalda/Valcjalde.
Inguru naturala
Alpe Karnikoak inguru honetan zabaltzen dira, Monte Peralba (2.694 m) mendirik altuena izanda.
Hizkuntzak
Italieraz gain, friulierazko aldaera bat (Furlan de Cjarne) egiten dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak