Pi (zenbakia)

Zirkulu baten zirkunferentziaren luzera diametroa π aldiz da.

zenbakia (pi ahoskatua) konstante matematiko bat da. Originalki zirkulu baten zirkunferentzia eta bere diametroaren arteko harreman gisa adierazten zen, baina gaur egun hainbat definizio pareko ditu, eta formula anitzetan agertzen da matematika eta fisikako esparru guztietan. Gutxi gora behera 3,14159 balio du. greziar letra erabili izan da XVIII. mendearen ondotik.

Zenbaki irrazional bat izanda, ezin da adierazi zatiki baten moduan. ren errepresentazio dezimala ez da inoiz amaitzen eta ez du errepikatzen den patroirik. Hala ere, bezalako zatikiak eta beste zenbaki arrazional batzuk erabili izan dira zenbakira hurbildu ahal izateko. Ematen duenez, dezimaletako zenbakiak ausaz daude banatuak. Uste da zenbakiaren digituen sekuentziak ausazko banaketa estatistiko mota bat dela, baina gaur egun ez da honen inguruko froga zehatzik lortu. zenbaki transzendental bat da; hau da, ez da koefiziente arrazionalak dituen zero-ez-den polinomio baten erroan dagoen zenbaki bat. ren transzendentzia honek esan nahi du ezinezkoa dela antzinarotik hedatu izan den zirkuluaren koadratura ebaztea erregela eta konpasa erabilita.

Antzinaroko zibilizazioek arrazoi praktikoak direla eta ren balio nahiko zehatzak behar zituzten. Antzinako Egiptoko eta Babiloniako matematikan jada egin ziren kalkulu nahiko zehatzak. K.a. 250.urtearen inguruan Arkimedes greziar matematikariak algoritmo bat sortu zuen kalkulatu ahal izateko. Txinako matematikariek zazpi digituko gerturapena eskuratu zuten, metodo geometrikoak bakarrik erabilita, eta bost digituko gerturapena Indiako matematikariek V. mendean. Serie infinitutan oinarritutako ren lehen formula historiko zehatza milurteko bat beranduago aurkitu zen, Indiako matematikariek Madhava–Leibniz seriea aurkitu zutenean[1][2]. XX. eta XXI. mendean matematikariek eta informatikariek gerturapen berriak asmatu zituzten, eta ordenagailuen boterearen handitzearekin, ren errepresentazio dezimala hainbat bilioi digituraino zabaldu zen[3]. Aplikazio zientifiko ia guztiek ez dute behar ren ehun digitu baino gehiago behar eta askok askoz gutxiago, beraz gaur egungo dezimalen bilaketa honen helburu nagusia algoritmo hobeak aurkitzea da, eta errekor berriak hausteko nahia[4][5]. Kalkulu estentsibo horiek superordenadoreak eta algoritmoen biderketen prezisio altua frogatzeko erabiltzen dira.

Bereziki zirkuluei lotuta definitzen delako, trigonometria eta geometriako formula askotan agertzen da, bereziki zirkulu, elipse eta esferekin lotuta daudenak. Analisi matematiko modernoan, zenbaki errealen sistemaren ezaugarri espektralak erabiltzen definitzen da, periodo baten autobalio gisa, geometriari erreferentziarik egin gabe. Horregatik, matematikako eta zientzietako hainbat eremutan agertzen da, geometria eta zirkuluekin harremanik izan gabe ere; zenbakien teorian eta estatistikan eta fisikako eremu ia guztietan agertzen da . Nonahikotasun honek konstante matematiko ezagunetako bat izatea dakar, komunitate zientifikoaren barruan zein kanpoan. Zenbakiari dedikatutako liburu asko argitaratu dira, Pi Eguna ospatzen da eta ren digitu berriak kalkulatzen direnean albiste izan ohi da. ren balioa memorizatzeko lehiaketak egiten dira, eta gaur egun errekorra 70.000 digitutan ezarria dago[6].

« Harrigarria da zenbait zenbaki naturan ere aurkitzea, esate baterako π eta e zenbaki irrazionalak. Desintegrazio erradioaktiboan ere agertzen dira. Pentsatzeko ematen dute. Ezin dira digituen bidez adierazi. Zenbaki horiek idazten hasi eta inoiz ez duzu amaituko, infinitura zoaz, baina aldi berean logikoak dira. Eta logika hori aurki dezakegu bai gizakion baitan eta bai antza denez gizakiongandik aparte ere badagoen errealitatean. Matematikak gizakia gainditzen duena ere ulertzeko balio izate horixe da, nolabait esateko, zientzialarion sinesmena. »

Jose Ramon Etxebarria[7][8]


π zenbakiaren izena eta sinboloa

Pi hizki grekoa. William Jonesek planteatutako ikurra 1706an eta Leonhard Eulerrek gizarteratua ondoren.

π hizki grekoa “περιφέρεια”, zirkulu baten periferia, eta “περίμετρον”, zirkulu baten perimetroa, hitzen inizialetatik dator, William Oughtred-ek ( 1574-1660) erabilitako notazioa lehenik eta William Jones( 1675-1749) matematikariak proposatua ondoren; Leonhard Euler matematikaria ezagutarazi zuena izan arren, 1748. urtean egindako kalkulu infinitesimalaren hastapenak lanarekin. Lehen Ludolph-en konstantea (Ludolph van Ceulen matematikariaren ohorean) edo Arquimedesen konstantea bezala ezagutua izan zen (ez nahastu Arquimedesen zenbakiarekin). Jonesek zenbaki honen izena eta ikurra planteatu zituen 1706an eta Eulerrek hedatzen hasi zuen 1736an.

Ezaugarri matematikoak

r luzerako aldea duen karratu baten eta r erradioko zirkulu baten arteko erlazioa erakusten da. Zirkuluaren azalera da.

Definizioak eta ezaugarriak

Zirkunferentzia baten eta bere diametroaren arteko erlazioa konstantea dela frogatu zuen lehenengo pertsona Euklides izan zen, baina, zenbait definizio existitzen dira π zenbakirako:

  • Zirkunferentzia baten eta bere diametroaren arteko luzeraren arrazoia π da. (hau da arruntena)
  • Zirkulu unitario baten azalera π da( 1 luzerako erradiokoa, ohiko plano geometrikoan edo plano euklidearrean)
  • π da X zenbaki erreal positibo txikiena, zeinetarako sin(x)=0 den.
  • Eulerren identitateak hainbat soluzio onartzen ditu, haietako txikiena π da.
  • ekuazioa diferentziala mugalde-baldintzekin eta soluzio bakarrarekin, Picard-Lindelöf-ren teoremaren bidez kalkulatua, π bere erro positibo txikiena duen funtzio analitikoa da( funtzio trigonometrikoa) .

Zenbaki irrazional eta transzendentea

Zenbaki irrazional bat denez, ezin da jarri bi zenbaki osoren arteko zatiketa moduan, 1761an Johann Heinrich Lambert frogatu zuen bezala. Zenbaki transzendentea da ere, hau da, ez da koefiziente osoen polinomio baten erroa. XIX. Urtean Ferdinand Lindeman matematikari alemaniarrak hori frogatu zuen, horrela zirkuluaren koadraturaren problemaren ikerketa itxita geratu zen, ebazpenik ez zuela adieraziz. π zenbakia Liouville zenbaki ez dela jakina da ere( Mahler, 1953).

Lehenengo berrogeita hamar zifra hamartar

Zenbaki arrazionala izan arren, oraindik hamartar kopuru handiena aurkitzeko asmoarekin aztertzen hari da. Hauek dira lehenengo berrogeita hamarrak:

3.1415926535 8979323846 2643383279 5028841971 6939937510

zenbaki honen sekuentzia handiagoak ikusteko joan erreferentzietara edo ikusi  Las primeras diez mil cifras decimales.

Zientzian eta ingenierian, konstante hau gehienetan dozena bat dezimalekin erabiltzen da. Berrogei dezimalekin Esne Bidearen kurbatura deskribatu daiteke, protoi baten tamaina baino txikiagoa den errorearekin.

π duten formulak

Sakontzeko, irakurri: «Π duten formulen zerrenda»

Geometrian

  • r erradioko zirkunferentzia: Z = 2 π r
  • r erradioko zirkuluaren azalera: A = π r²
  • a eta b ardatzerdiak dituen elipse batean azalera: A = π ab,
  • Zilindroaren azalera: 2πr(r+h)
  • Esfera baten azalera: 4 π r²
  • Konoaren azalera: π r² + π r g
  • r erradioko esfera baten bolumena: V = (4/3) π r³
  • r erradioko eta h altuerako zilindroaren bolumena: V = π r² heule
  • r erradioko eta h altuerako konoaren bolumena: V = π r² h / 3
  • Angeluetan: 180º π radian dira.

Kalkuluan

  • Astroideak mugatutako azalera: (3/8) π a2
  • X ardatzak eta zikloidearen arku batek mugatutako eskualdearen azalera: 3 π a2
  • Kardioideak sortutako eskualdearen azalera: (3/2) π a2
  • Agnesiren kurbaren ata asintotaren arteko eskualdearen azalera: πa2

Probabilitatean

  • Ausaz aukeratutako bi zenbaki oso euren artean lehenak izan daitezeneko probabilitatea 6/π² da
  • 1 baino txikiagoak diren bi zenbaki positibo hartuta, 1 zenbakiarekin batera hiruko kamuts bateko aldeak izan daitezeneko probabilitatea (π-2)/4 da.
  • Buffonen orratza: ausaz, airera, orratz bat botatzen badugu, L luzerakoa dena eta gainazal batean erortzen badira non D distantziara dauden lerro paraleloak marraztuta dauden, orratzak lerro bat mozteko probabilitatea Lπ/2D da.

Analisi matematikoan

(Leibnizen Formula)
(Wallisen produktua)
(Euler)
(Eulerren identitatea, "Munduko Formularik Garrantzitsuena" moduen ezaguna)
(Stirlingen Formula)


(Euler)
Ramanujan

Gainera πk frakzio jarrai gisa hainbat formula ditu. konturatu zenbaki bakoitiak direla zatitzen agertzen direnak, eta zenbaki osoen karratuak beraien zatitzaile bezala:

(http://functions.wolfram.com/Constants/Pi/10/ helbidean beste 12 errepresentazio ezberdin daude)

Produktu infinituak

(Euler)
non zenbakitzaileak zenbaki lehenak baitira; eta izendatzaile bakoitza zenbakitzailetik hurbilen dagoen 4ren multiploa baita.

Vieèteko formula:

Fisika

  • Anplitude txikiko pendulu sinple baten periodoa:

Denetarik

(Stirling-en hurbilketa)
(Eulerren identitatea)
(ikus Eulerren Φ funtzioa)
(ikus Eulerren Φ funtzioa)
(ikus Gama funtzioaren trambea)
(non agm baita aritmetika ertaina-geometrikoa)
(non mod baita modulu-funtzioa, n-ren eta k-ren arteko zatiketaren hondarra ematen duena)
(unitate zirkulu baten azalera ebaluatzeko Riemann-en batukaria)
(Stirling-en hurbilketaren bidez)

π hurbilketak

πren irrazionaltasuna dela eta kalkuluak gerturatzen ahalik eta zehatzenekin egin behar da, baina beti hurbilketekin. Normalki 3,14 edo 22/7 baloreak hartzen dira, benetako baloretik % 0,05 baino ez dira urruntzen. Fisikan eta ingeniaritzan 3,1416 erabili ohi da (edo 3,14159) zirkunferentzia batean zehaztasuna lortzeko.

π: 355/113 zatikia ere askotan erabiltzen da eta lehenengo zazpi zenbakietan bat egiten du.

πrantz egin diren hurbilketa historiko batzuk

Urtea Matematikaria edo dokumentua Hurbilketa Errorea

(zatiak milioika)

~1650 adC Ahmesen papiroa (Egipto) ~ 3,1605 6016 ppm
~1600 adC Susako taula (Babilonia) 3 1/8 = 3,125 5282 ppm
~950 adC Biblian (Erregeak I, 7,23) 3 45070 ppm
~500 adC Bandhayana (India) 3,09 16422 ppm
~250 adC Arkimedes 3 10/71 eta 3 1/7 artean

211875/67441 ~ 3,14163

402 ppm

13,45 ppm

~200 Ptolomeo 377/120 = 3,141666... 23,56 ppm
260 Liu Hui (Txina) 3,1416 2,34 ppm
263 Wang Fau 157/50 = 3,14 507 ppm
~300 Chung Huing (Txina) 101/2 ~ 3,1623 6584 ppm
~500 Zu Chongzhi (Txina) 3,1415926 eta 3,1415929 artean

355/113 ~ 3,1415929 erabiliz

<0,078 ppm

0,085 ppm

~500 Aryabhata 3,1416 2,34 ppm
~600 Brahmagupta 101/2 ~ 3,1623 6584 ppm
1220 Fibonacci 3,141818 72,73 ppm

Aro modernoa (konputazionala)

Lehen konputagailuaren diseinutik, ahalik eta zifrarik handienarekin hasi ziren, eta, beraz, programa batzuk garatzen. Horrela, 1949an ENIAC bat errekorra hausteko gai izan zen, 70 ordutan 2037 zifra hamartar lortuz. Pixkanaka, markak hausten zituzten ordenagailuak sortu ziren, eta, horrela, urte batzuk geroago (1954), 3092 zifrara iritsi zen NORAC bat. 1960ko hamarkada osoan zehar, IBMek markak hautsi zituzten, harik eta IBM 7030 bat 1966an 250 000 zifra hamartarretara iritsi zen arte (8 ordu eta 23 minututan). Garai honetan, algoritmoak dituzten ordenagailu berriak probatzen dira {\displaystyle\pi}\pi zenbaki-serieak sortzeko.

2000ko hamarkadan, ordenagailuek hamartar kopuru izugarria duten zenbakiak lortzeko gai dira. 2009an bi bilioi eta erdi pi hamartar baino gehiago aurkitu ziren T2K Tsukuba System superkonputagailu baten bidez, errendimendu handiko 640 konputagailuz osatua, elkarrekin 95 teraflops prozesatzeko abiadurak lortzen dituztenak. 73 ordu eta 36 minututan lortu zuten.[9]

Urtea Aurkitzailea Erabilitako ordenagailua Zifra dezimalen kopurua
1949 G.W. Reitwiesner eta beste batzuk[10] ENIAC 2.037
1955   MORC 3.089
1959 Guilloud IBM 704 16.167
1967   CDC 6600 500.000
1973 Guillord eta Bouyer[10] CDC 7600 1.001.250
1981 Miyoshi eta Kanada[10] FACOM M-200 2.000.036
1982 Guilloud   2.000.050
1986 Bailey CRAY-2 29.360.111
1986 Kanada eta Tamura[10] HITAC S-810/20 67.108.839
1987 Kanada, Tamura, Kobo eta beste batzuk NEC SX-2 134.217.700
1988 Kanada eta Tamura Hitachi S-820 201.326.000
1989 Chudnovsky Anaiak CRAY-2 eta IBM-3090/VF 480.000.000
1989 Chudnovsky Anaiak IBM 3090 1.011.196.691
1991 Chudnovsky Anaiak   2.260.000.000
1994 Chudnovsky Anaiak   4.044.000.000
1995 Kanada eta Takahashi HITAC S-3800/480 6.442.450.000
1997 Kanada eta Takahashi Hitachi SR2201 51.539.600.000
1999 Kanada eta Takahashi Hitachi SR8000 68.719.470.000
1999 Kanada eta Takahashi Hitachi SR8000 206.158.430.000
2002 Kanada i altres[10] [1] Artxibatua 2006-09-07 hemen: Wayback Machine Hitachi SR8000/MP 1.241.100.000.000
2004 Hitachi 1.351.100.000.000
2011 Yee i Kondo [2] Intel 10.000.000.000.000
2013 Yee i Kondo [3] Intel 12.100.000.000.050
2019 Emma Haruka Iwao [4] Google 31.415.926.535.897

Pi zenbakiaren lehen mila zifrak

Hauek dira pi zenbakiaren lehen mila zifra dezimalak:

3,

1415926535 8979323846 2643383279 5028841971 6939937510 5820974944 5923078164 0628620899 8628034825 3421170679 8214808651 3282306647 0938446095 5058223172 5359408128 4811174502 8410270193 8521105559 6446229489 5493038196 4428810975 6659334461 2847564823 3786783165 2712019091 4564856692 3460348610 4543266482 1339360726 0249141273 7245870066 0631558817 4881520920 9628292540 9171536436 7892590360 0113305305 4882046652 1384146951 9415116094 3305727036 5759591953 0921861173 8193261179 3105118548 0744623799 6274956735 1885752724 8912279381 8301194912 9833673362 4406566430 8602139494 6395224737 1907021798 6094370277 0539217176 2931767523 8467481846 7669405132 0005681271 4526356082 7785771342 7577896091 7363717872 1468440901 2249534301 4654958537 1050792279 6892589235 4201995611 2129021960 8640344181 5981362977 4771309960 5187072113 4999999837 2978049951 0597317328 1609631859 5024459455 3469083026 4252230825 3344685035 2619311881 7101000313 7838752886 5875332083 8142061717 7669147303 5982534904 2875546873 1159562863 8823537875 9375195778 1857780532 1712268066 1300192787 6611195909 2164201989

π geometrikoki hurbilduz

πren balorea modu geometriko batean kalkulatzea erraza da. Berez Greziarrak πren balioa kalkulatzen saiatu ziren erregela eta konpasa erabiliz, arrakastarik gabe. Greziarren arazoak, zirkuluaren koadratura edo berdina dena edozein zirkuluren azalera berdina duen karratu bat lortzeak πren balio zehatza jakitea dakar..

π erregela eta konpas batekin kalkulatzea ezinezkoa zela behin demostratuta, hainbat metodo sortu ziren nahiko zehatz kalkulatu ahal izateko. Bi soluzio horietako hoberenak Kochanskik (erregela eta konpasarekin) eta Marcheronik (konpasa baino ez) asmatu zituzten..

Kochanskiren metodoa

Kochanskiren metodoa
Kochanskiren metodoa

Frogapena (R = 1)

Lehenengo formulan aldatuz:

Mascheroniren metodoa

Mascheroniren metodoa
Mascheroniren metodoa

Frogapena (R = 1)

ABEB' Kuadrillateroaren Ptolomeoren teorema dela eta:


π herri kulturan

Komunikabideetan agertzea

  • 1998an, Darren Aronofsky zuzendariaren Pi izeneko film bat agertzen da, mundua zenbakien bidez irudikatzen dela uste duen matematikari bati buruzkoa.
  • Alfred Hitchcockek bere Cortina rasgada filmean, espioitza erakunde gisa agerrarazten du.
  • The Net filmean, The Mozart Ghost izeneko programa bateko kontzertu- eta musika-orrialde baten behealdeko eskuinaldean agertzen da. Itxura batean, apaingarri bat baino ez da, baina CRTL+ALT+Clic presionatzen denean, Ateko Zaindariaren datuen interfazera sartzen da, erabiltzaile bat eta pasahitz bat eskatzen zituen pretoriarren programa batera.
  • The Simpsons marrazki bizidunen seriean, «Bye Bye Nerdie» atalean, Frink irakasleak «Hiru da zehazki !» oihukatzen du, ahoz aho, zientzialariz osatutako entzulego baten arreta erakartzeko. Denak hari begiratzeko jiratzen direnean, barkamena eskatzen du horrelako sakrilegioa egitera behartua izateagatik.
  • Futurama seriean, hainbat erreferentzia agertzen dira: «aceite En 1» eta «compre Kea».
  • Carl Saganen Kontaktua nobelak — ondoren izen bereko filma filmatu zen — unibertsoaren esentzia bera ezkutatzen duen zenbakitzat hartzen du.

Bitxikeriak

  • Leintz Gatzagako frontoian X10 grafitigile anonimoak egindako ekarpen artistikoa.
    Martxoaren 14an Pi eguna ospatzen dute askok, data begiratuz 3-14 baita, hau da 3,14 = Pi.[9]
  • Arkimedesen metodoa ez zen ia bi mila urtean gainditu, nahiz eta aurrerapen handiak egin zituen zenbakizko ebaluazioan.
  • Posidoniok erabilitako Piren balioa (135-51 a. C.) zuzena izan behar zuen zenbait zifra hamartarretan. Lurraren zirkunferentziarako lortu zuen balioa hiru mende geroago Klaudio Ptolomeo alexandriar astronomoak hartu zuen, eta askoz geroago Kristobal Kolonek, beste askoren artean.65
  • Martxoaren 14a ere (3/14 Estatu Batuetako formatuan) egun pi bezala markatzen da, non ale honetako zaleek hainbat emanaldirekin ospatzen duten. Bitxia bada ere, Albert Einsteinen urtebetetzea eta Stephen Hawkingen heriotzaren urteurrena da.
  • 355/113 (~ 3.1415929) simulazio ia perfektu gisa aipatzen da batzuetan!
  • Literaturako Nobel saridun Wis○ awa Szymborskak «Pi zenbakia» (Liczba Pi) izeneko poema bat idatzi zuen, eta bertan, bere ordenan, Piren lehen 25 digituak erabiltzen ditu.
  • John Squirek (The Stone Roses taldekoa) «Something Tells Me» aipatzen du bere bigarren taldearentzat idatzitako abesti batean. Abestia honela amaitzen da: «What 's the secret of life? It 's 3.14159265, yeah yeah! !».
  • Donald Knuth-en TeX testu-tratamenduko programaren bertsioen zenbaketa, berriz, Knuth-en digituen arabera egiten da. 2002ko bertsioa 3.141592 etiketarekin etiketatu zen.
  • Zenbaki hori lurrak bidalitako seinaleetan erabiltzen da, zibilizazio adimendun estralurtar batek identifikatzeko.
  • Badira programa batzuk Interneten zure telefono zenbakia bilatzen dutenak.
  • Programazio-lengoaia batzuetan, nahi adina digitu jakin daitezke, honako esamolde hauek erabiliz: RealDigits [N [Pi, 105]] «Mathematica» -n.
  • 2002an, Akira Haraguchi japoniarrak munduko errekorra hautsi zuen, 13 orduz pi zenbakiaren 83 431 digitu etengabe errezitatuz, aurreko errekorra bikoiztuz, Hiroyuki Goto japoniarraren jabetzan. 2006ko urriaren 4an, goizaldeko 1: 30ean, eta 16 ordu eta erdiren ondoren, Haraguchik bere errekorra hautsi zuen berriro, pi zenbakiaren 100.000 digitu errezitatuz, airea hartzeko bi orduko 10 minutuko geldialdia eginez.
  • pi hedapen hamartarrean lau digitu dituen edozein egun-hilabete-urte sekuentzia bilatzeko beharrezkoa den baleko digitu kopuru maximoa 60.872 da.
  • Badago Kate Bushen «Pi» izeneko abesti bat, zenbakiaren hogei digitu hamartar baino gehiago errezitatzen dituena.
  • Argentinan, tren-geltokietako eta lurpeko geltokietako larrialdietarako telefono mugikorra 31416 da.

Erreferentziak

  1. 1938-, Andrews, George E.,. (1999). Special functions. Cambridge University Press ISBN 0521789885. PMC 852896189..
  2. Gupta, R.C. "On the Remainder Term in the Madhava-Leibniz's series." Canita Bhdrati 14: 68-71, 1992.
  3. «22.4 trillion digits of pi» www.pi2e.ch (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  4. 1964-, Arndt, Jörg,. (2001). Pi-unleashed. Springer ISBN 9783540665724. PMC 45394279..
  5. (Ingelesez) Bailey, David H.; Plouffe, Simon M.; Borwein, Peter B.; Borwein, Jonathan M.. (1997-12-01). «The quest for PI» The Mathematical Intelligencer 19 (1): 50–56.  doi:10.1007/BF03024340. ISSN 0343-6993. (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  6. (Ingelesez) «Most Pi places memorised» Guinness World Records (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  7. «JOSE RAMON ETXEBARRIA, INGENIARIA, IRAKASLEA ETA IDAZLEA “Pentsatzeko gaitasuna lortu duen materiamultzo bat gara”» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  8. Zapiain, Markos. (2020-02-05). «“Pentsatzeko gaitasuna lortu duen materiamultzo bat gara” JOSE RAMON ETXEBARRIA, INGENIARIA, IRAKASLEA ETA IDAZLEA» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  9. a b «'Pi', une batez» Berria 2015-03-14.
  10. a b c d e Bailey David H. Some Background on Kanada’s Recent Pi Calculation, 2003. Esteka honetan Artxibatua 2010-03-07 hemen: Wayback Machine.

Bibliografia

  • Jean-Paul Delahaye. Le fascinant nombre π, Éditions Belin, Pour la Science - ISBN 2-9029-1825-9 (en francès)
  • Pierre Eymard, Jean-Pierre Lafon. Autour du nombre Pi, Éditions Hermann, París, 1999 - ISBN 2705614435 (en francès)
  • Jörg Arndt & Christoph Haenel. À la poursuite de π, Éditions Vuibert, 2006 - ISBN 2-7117-7170-9 (en francès)

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Koordinat: 40°13′18″N 124°30′55″E / 40.22167°N 124.51528°E / 40.22167; 124.51528 Gerbang Tembok Besar Hushan, gerbang yang baru dibangun pada 90an Hushan atau Tembok Besar Gunung Harimau (Hanzi: 虎山长城; Pinyin: Hǔshān Chángchéng),[1] adalah sebuah bagian dari Tembok Besar Ming di Kabupaten Otonomi Manchu Kuandian, Liaoning, Tiongkok. Tembok tersebut memiliki panjang sekitar 1,200 meter di sepanjang Hushan (Gunung Harimau). Lihat pu...

 

سووك     الإحداثيات 48°22′34″N 123°44′17″W / 48.3761°N 123.738°W / 48.3761; -123.738  [1] تاريخ التأسيس 7 ديسمبر 1999  تقسيم إداري  البلد كندا[2]  التقسيم الأعلى كابيتل أف، كولومبيا البريطانية  خصائص جغرافية  المساحة 56.62 كيلومتر مربع  ارتفاع 50 متر  معلومات

 

أسلحة الطاقة الموجهة هو سلاح يوجه الطاقة (ديو) تنبعث الطاقة في اتجاه تهدف دون وسائل قذيفة.[1][2][3] إنه نقل الطاقة إلى هدف للتأثير المطلوب. قد تكون الآثار المقصودة غير قاتلة أو مميتة. بعض هذه الأسلحة حقيقية، أو أنها قيد البحث النشط والتنمية. التكنولوجيا والتطبيقات ...

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (أبريل 2019) كاترين سكوت معلومات شخصية الميلاد 27 أغسطس 1973 (50 سنة)  أبرشية كلارندون  مواطنة جامايكا  الطول 174 سنتيمتر  الوزن 61 كيلوغرام  الحياة العملية المهنة عد

 

Logotipos de várias criptomoedas Uma criptomoeda ou cibermoeda é um meio de troca, geralmente descentralizado, que se utiliza da tecnologia de blockchain e da criptografia para assegurar a validade das transações e a criação de novas unidades da moeda.[1] O Bitcoin, a primeira criptomoeda descentralizada, foi criado em 2009 por um usuário que usou o pseudônimo Satoshi Nakamoto.[2] Desde então, muitas outras criptomoedas foram criadas.[3] Mais recentemente, tem-se assistido a um fenô...

 

SOBSIDidirikan29 November 1946Tanggal dibubarkan1966Anggota2.732.909 (1960)NegaraIndonesiaAfiliasiWFTUTokoh pentingHarjono, Setiadjit, Njono, Munir Sentral Organisasi Buruh Seluruh Indonesia (SOBSI) adalah federasi serikat buruh terbesar di Indonesia. Didirikan pada masa kemerdekaan di akhir tahun 1940-an, federasi ini berkembang pesat pada tahun 1950-an.[1] Organisasi ini terkait erat dengan Partai Komunis Indonesia (PKI), dan keberadaannya menjadi terlarang setelah masa Orde Baru.&#...

Kartu horoskop golongan darah di Jepang Tabel kepribadian golongan darah JepangGolongan ASifat baikTekun, kreatif, masuk akal, kalem, sabar, bertanggung jawabSifat burukTerlalu teliti, terlalu tekun, keras kepala, tegangGolongan BSifat baikSemangat, aktif, aktif, kreatif, kuatSifat burukKurang tanggung jawab, sulit memaafkan, jalan sendiriGolongan ABSifat baikKalem, menjaga diri, rasional, supel, mudah beradaptasiSifat burukKritis, ragu-ragu, mudah lupa, kurang tanggung jawabGolongan OSifat b...

 

Cet article est une ébauche concernant l'Aube et les monuments historiques français. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) ; pour plus d’indications, visitez le projet Aube. Église Saint-Julien-l'Hospitalier de Maizières-lès-BriennePrésentationType ÉglisePropriétaire CommunePatrimonialité Inscrit MH (1926)LocalisationPays  FranceRégion Champagne-ArdenneDépartement AubeCommune Maizières-lès-BrienneCoordonnées 48° 26′&#...

 

English churchman Adam Ottley Adam Ottley (1655 – 3 October 1723) was an English churchman, Bishop of St David's from 1713 until his death.[1] Life He was the son of Sir Richard Ottley of Pitchford, Shropshire, and his wife, Lady Lettice Ridgeway, daughter of Robert Ridgeway, 2nd Earl of Londonderry. He was baptised on 5 January 1655 at Pitchford.[2] He matriculated at Trinity College, Cambridge in 1672, graduating B.A. in 1676 and M.A. in 1679. He then became a Fellow of Tr...

Mathematics museum in Via San Bartolo a Cintoia , FirenzeArchimede's GardenEstablishedMarch 26, 2004LocationVia San Bartolo a Cintoia 19a50142 FirenzeTypeMathematics museumDirectorEnrico GiustiWebsiteweb.math.unifi.it/archimede/ The Garden of Archimedes (Italian: Il Giardino Di Archimede) is a museum for mathematics in Florence, Italy. It was founded on March 26, 2004 and opened its doors to the public on April 14 of that year. The mission of the museum is to enhance public understanding and ...

 

Ship of the line of the Royal Navy For other ships with the same name, see HMS Norfolk and HMS Princess Amelia. History Great Britain NameHMS Norfolk Ordered21 December 1691 (contract) BuilderJohn Winter, Southampton Launched28 March 1693 Commissioned1693 RenamedHMS Princess Amelia, 1755 FateBroken up, 1757 Notes Participated in: Battle of Vélez-Málaga General characteristics as built[1] Class and type80-gun third rate ship of the line Tons burthen1184+22⁄94 bm Length 156 ...

 

Gajah sumatra Gajah sumatra jantan di sekitar Borobudur Bayi gajah sumatra di Taman Nasional Tesso Nilo, Riau Status konservasi Kritis (IUCN 3.1) Klasifikasi ilmiah Kerajaan: Animalia Filum: Chordata Kelas: Mammalia Ordo: Proboscidea Famili: Elephantidae Genus: Elephas Spesies: E. maximus Subspesies: E. m. sumatranus Nama trinomial Elephas maximus sumatranusTemminck, 1847 Gajah sumatra (bahasa Latin: Elephas maximus sumatranus) adalah subspesies dari gajah asia yang hanya b...

City in the United States This article is about the city. For the adjacent town, see Amsterdam (town), New York. Not to be confused with New Amsterdam. City in New York, United StatesAmsterdam, New YorkCityThe Sanford Clock Tower, built in 1922Location within Montgomery County and the state of New YorkAmsterdamLocation in New YorkShow map of New YorkAmsterdamAmsterdam (the United States)Show map of the United StatesCoordinates: 42°57′N 74°11′W / 42.950°N 74.183°W࿯...

 

King of Bohemia and Count of Luxembourg John of Luxembourg redirects here. For other people, see John of Luxembourg, Count of Soissons and John of Luxembourg, Lord of Beauvoir. John the Blind redirects here. For the producer and songwriter, see John Ryan (songwriter). John the Blind14th-century bust of John of Bohemia, St. Vitus Cathedral in Prague with the coat of arms of Bohemia and LuxembourgKing of BohemiaReign31 August 1310 – 26 August 1346Coronation7 February 1311, Prague[1]Pr...

 

River in Germany For other uses, see Weser (disambiguation). This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Weser – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (March 2021) (Learn how and when to remove this template message) WeserWerser (Low German)The Weser near Bad OeynhausenWatershed of the WeserEuropea...

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Teachings of Pope John Paul II – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (September 2016) (Learn how and when to remove this template message) Pope John Paul II The teachings of Pope John Paul II are contained in a number of documents. It has been said[...

 

HMS TickhamHMS Oakley (II) (L98)Gneisenau (F 212) Banderas HistorialAstillero Yarrow, ScotstownClase Clase HuntTipo destructorOperador Marina Real británicaIniciado 1942Asignado 1944 (Royal Navy)18 de octubre de 1958 (Bundesmarine)Destino puesto en reserva el 30 de junio de 1966desguazado en 1972Características generalesDesplazamiento • 1050 t estándar• 1430 t apcEslora 85,30 mManga 9,60 mCalado 2,51 mArmamento • 6 cañones de 101 mm (3 × ...

 

American politician Theodore W. BrazeauMember of the Wisconsin Senatefrom the 9th districtIn office1907–1910Preceded byHerman C. WippermanSucceeded byEdward F. Kileen Personal detailsBorn(1873-03-12)March 12, 1873Grand Rapids, WisconsinDiedOctober 12, 1965(1965-10-12) (aged 92)Grand Rapids, Wisconsin, U.S.Resting placeForest Hill CemeteryMadison, Wisconsin, U.S.Political partyRepublicanSpouse Harriet Pickett ​ ​(m. 1904; died 1961)​Childr...

Scientology-owned administrative training organization Hubbard College of Administration InternationalFormationDecember 17, 1990; 33 years ago (1990-12-17)TypePrivate, Accredited (2022)[1]Tax ID no. 95-4302671Registration no.C1677656Legal statusNonprofit[2]Location320 North Vermont Avenue, Los Angeles, California, 90004, United StatesPresidentNick TerrenziParent organizationWorld Institute of Scientology EnterprisesWebsitehubbardcollege.o...

 

Lucillocomune Lucillo – Veduta LocalizzazioneStato Spagna Comunità autonoma Castiglia e León Provincia León TerritorioCoordinate42°25′00.12″N 6°18′00″W / 42.4167°N 6.3°W42.4167; -6.3 (Lucillo)Coordinate: 42°25′00.12″N 6°18′00″W / 42.4167°N 6.3°W42.4167; -6.3 (Lucillo) Altitudine1 215 m s.l.m. Superficie165 km² Abitanti494 (2001) Densità2,99 ab./km² Altre informazioniCod. postale24723 Prefisso...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!