Matematikan, zenbaki hamartar periodikoa koma ondorengo zati hamartarra infinituraino luzatzen den hura da, baina beti zifra multzo berdina, periodo izenekoa, behin eta berriz errepikatuz. Zenbaki hamartar periodikoak zatiki moduan adieraz daitezke beti, eta zatiki horri zatiki sortzailea deritzo.
Adibide gisa, ondoren agertzen dira zenbaitzenbaki hamartar eta periodiko eta dagozkien zatiki sortzaileak:
Bi motako zenbaki hamartar periodiko bereizten dira: periodiko garbiak, edo zati hamartar osoa periodo dutenak (0.23232323...., esaterako); eta zati hamartarraren zati bat bakarrik periodo dutenak edo periodiko mistoak (0.23455555..., esaterako)
Zenbaki hamartar periodikoak idazteko, periodo behin bakarrik idatzi eta bere gainean marratxo bat jartzen da:
Irakurtzeko, orduan periodoa behin bakarrik aipatu eta periodo esaten da ondoren. Adibidez, 0.1111... zero koma bat periodo esaten da.
Zenbaki hamartar baten zatiki sortzailearen kalkulau ezberdina da zenbakia periodiko garbia edo periodiko mistoa den.
Adibidez, 0.141414... zenbakiaren zatiki sortzailea kalkulatzeko, pauso hauek jarraitu behar dira:
Adibidez, 0.2141414... zenbakiaren zatiki sortzailea kalkulatzeko, pauso hauek jarraitu behar dira: