Paul Signac (Paris, 1863ko azaroaren 11 - Paris, 1935eko abuztuaren 15a) frantziar margolaria izan zen. Margolari inpresionisten lanen kopiak egin zituen hasieran, baina neoinpresionisten taldeko kide egin zen Georges Seurat ezagutu ondoren. Signac izan da neoinpresionismoaren ideiak eta oinarriak hobekien adierazi dituena. Ikuspegi-margolari bikaina zen, kolorea ezin hobeto menderatzen zuen, eta olio-pintura eta akuarela-teknikak erabili zituen. Lan aipagarri batzuk hauek dira: Louis-Philipppe zubia, Gasometroak Clichyn eta Comblateko gaztelua.
Iruditegia
Erreferentziak