Joseph Athanase Paul Doumer (pɔl dumɛːʀ ahoskatua; Aurillac, Frantzia, 1857ko martxoaren 22a - Paris, Frantzia, 1932ko maiatzaren 7a) frantziar politikaria izan zen.
Biografia
Diputatu erradikala izan zen 1895 arte. Finantza-ministroa izendatu zuten 1895-1896 bitartean, eta Indotxinako jaurlari 1897-1902 bitarteko urteetan. Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1931. urtean; handik urtebetera Gorgulov errusiarrak hil zuen. Doumerrena da L´Indochine française obra (1903).
Erreferentziak