Conservatoire National des Arts et Métiers

Conservatoire National des Arts et Métiers
Kokapena
Koordenatuak48°52′01″N 2°21′16″E / 48.8669°N 2.3544°E / 48.8669; 2.3544
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1794ko urriaren 10a
Webgune ofiziala

Conservatoire National des Arts et Métiers, laburtuta Arts et Métiers edo CNAM, (euskaraz Arte eta Lanbideen Kontserbatorio Nazionala) irakaskuntza instituzio frantziar handi bat da. Frantziar Iraultzan sortu zuten, 1794ko urriaren 10ean, Grégoire abadeak, zin egindako abade bat, urte horretan esklabotza abolitzea eragin zuena. Hasiera batean, "arte eta lanbideentzako makina eta tresna erabilgarriak erabiltzen" erakusteko toki bat bezala pentsatua, instituzio honek norantzaz aldatu zuen, 1819an, gobernuak, "zientzia eta arte industrialen irakaskuntza publiko eta dohainekoan" aritzeko esan zionean. Charles Dupinek, orduan, arteetara aplikatutako mekanika ikasteko lehen katedra sortu zuen. Une horretatik aurrera, ez ohiko goi irakaskuntzako instituzio honek, bere originaltasuna mantendu zuen: guztiei irekia, bere irakasgaiak dibertsifikatu zituen, ikerketa garatu zuen arlorik berritzaileenetan eta historia, zientzia eta teknikaren ondare aberats bat kontserbatzen du. Hartzen dituen ikasleen heterogeneotasunak, prestakuntzan hasteko zein prestakuntza horretan jarraitzeko zientzia eta tekniken arlo guztietako irakasgai guztiak hartzen ditu, kimikatik informatikara doazenak, laneko soziologiatik eta industria ekonomiatik pasatuz, Frantziako goi irakaskuntzari dagokionez, instituzio bakarra bihurtzen duena.

Nagusiki, helduentzako kurtsoak jarraikako prestaketan, distantziako kurtsoak, gaueko kurtsoak etab... irakasten dira, diploma ugari lortzea ahalbidetzen duena, ingeniari diploma barne. Ikerketa zientifiko eta industrialeko aktibitateak ere praktikatzen dira.

Instituzio hau, Frantziako 150 hiri baino gehiagoan eta atzerrian dago.

Arthur Morin izan zen bertako zuzendaria 1852an.

Bere kultura zientifiko eta teknikoaren prestaketa, ikerketa eta hedapenaren betebeharrarekin, instituzio hau, beste exijentzia berri batzuen erdian dago: bere eskumenak modu iraunkorrean garatzea, ezagutzak hedatzea, internet bidez komunikatzea, elkarrekin berritzea... CNAMak, 2004ko uztailean Estatuarekin sinatu zuen garapen kontratu berriak, modu argian, pertsonen eta kolektibotasun guztiaren prestaketaren zerbitzuan jarritako betebehar honen egunerokotasuna berresten du.

Xedea

CNAMa, Estatuko instituzio publiko bat da, izaera zientifiko kultural eta profesionalekoa, "instituzio handi" estatutuaz hornitua. Goi Irakaskuntza Ministerioaren zaintzapean jarria, hiru xede ditu:

  • Prestaketa bizitzan zehar
  • Ikerketa teknologikoa eta berrikuntza
  • Kultura zientifiko eta teknikoaren hedapena.

Hedapena

CNAMak, bere xede hirukoitz hau, kolektibotasunaren barnean, Frantziako lurralde osoan eta atzerrian duen presentziari esker betetzen du:

Antolaketa (4 sektore)

Bere zerbitzu eskaintzaren irakurketa hobetzeko, bere kudeaketa modernotzeko, eta akzio transbertsalen garapena mesedetzeko, CNAMa, irakaskuntza eta ikerketako 4 sektoretan antolatua dago:

  • Zientzia eta teknika industrialak: Kimika, Elikadura, Osasuna eta ingurugiroa, Materialak, Energetika, Elektroteknika, Mekanika, Akustika, Aerodinamika, Ingeniaritza, Eraikuntza, Geoteknika, Neurriak.
  • Informazio eta Komunikazioen Zientzia eta Teknologiak: Elektronika, Automatika, Dokumentazioa, Informatika, Matematikak
  • Ekonomia eta kudeaketa: Seguruak, Banka, Logistika, Garraioak, Turismoa, Hirigintza, Lurralde Antolaketa, Tokiko kolektibotasunen kudeaketa, Kontabilitatea, Kontrolak eta auditoriak, Merkataritza, Marketina, Erosketak, Salmentak, Osasunaren kudeaketa eta garapena, Management, Nazioarteko ekonomia eta merkataritza, Enpresa zuzenbidea, Berrikuntza eta prospektiba.
  • Lana eta gizartea: Ergonomia, Handikap, Zuzenbide soziala, Giza Baliabideak, Erakundeak, Laneko psikologia, Psikoanalisia eta orientazioa, Komunikazioa, Soziologia, Laguntza eta babes soziala.

Prestaketa

CNAMa, prestaketa iraunkorrean aritzen da, ikasle bakoitzari, bere karrerako une bakoitzean prestatzeko baliabideak emanez.

Diplomak, entseguak, lizentzia emateak, berrikuntza prozesuak, teknologia igorpena, enpresa garapena:

  • 23 ikerketa talde eta 25 DEA abilduak
  • hartutako 250 lizentziadun eta urtero 900 ingeniaritza tesi
  • Urteko R&D kontratuen 7 milioi €

Kultura zientifiko eta teknikoa

Kultura zientifiko eta teknikoaren hedapen plan nazionalak, betebehar kultural hau, lehentasun bat bezala definitzen du. CNAMa eta honen Arte eta Lanbideen Museoa dira bere euskarri nagusiak:

  • 300 batzar, erakusketa eta hitzaldi publiko
  • 50.000 partehartzaile hitzaldietan
  • Arte eta Zientzien Museoa bisitatzen duten 200.000 bisitari.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!