Pako Sudupe

Pako Sudupe

Pako Sudupe, Piarres Lafitteren liburua aurkezten (Baiona, 2002)
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1959ko martxoaren 10a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJoxe Azurmendi
Jon Kortazar
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak

Inguma: pako-sudupe-elortza Literaturaren Zubitegia: 154

Pako Sudupe Elortza (Azkoitia, Gipuzkoa, 1959ko martxoaren 10a) euskal idazlea da. Irakasletzako diplomaduna eta Euskal Filologiako doktorea. Irakaskuntzan jardun zuen 1979az geroztik, hasieran Orioko Ikastolan, baina gero gehienetan helduen euskalduntze-alfabetatzearekin lotuta Legazpiko Udal Euskaltegian, Azpeitiko Udal Euskaltegian eta, 1994 urtetik, Pasaiako Udal Euskaltegian. 2001etik aurrera, Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ari da, euskara normalizatzeko teknikari lanetan.[1]

XX. mendeko euskal kultura ikertzen eta ezagutzera ematen nabarmendu da, bereziki 50eko hamarkadako autoreak aztertu zituen[2] Hain zuzen ere, hori izan baitzen bere tesiko gaia (Tradizioa eta modernitatea 50eko hamarkadan. Euskal kulturaren biziberritze gatazkatsua). 2010an euskal ikastetako doktore-titulua lortu zuen EHUn Joxe Azurmendi eta Jon Kortazarren zuzendaritzapean.[3]

« 50. urteen misteriorik ez dago, baina ezagutzen ez dena misterioa izaten da. Nik neuk esan izan dut, garai hartan euskaraz ezer ez zegoela. Orain bistan gelditzen da, nik ez nuela ezer ezagutzen, esan izan beharko nukeela (...) Pako Suduperen lana, hein honetan, errebelazio bat da, umiliatuak eta pozik sentiarazten gaituena une berean. »

Joxe Azurmendi[4]


Lanak

Prentsako artikuluak

100dik gora artikulu argitaratu ditu egunkari-aldizkarietan: Egan, Jakin, Hegats, HABE, Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Argia.[1]

Biografia

Saiakera

Erreferentziak

  1. a b «Pako Sudupe Elortza» www.idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  2. «Pako Sudupe Elorza - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  3. Sudupe Elortza, Pako. (2011-03-22). «50eko hamarkadako euskal literaturaren panorama laburtua» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (76): 59–80.  doi:10.26876/uztaro.76.2011.4. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  4. Sudupe, Pako. (2010). «Tradizioa eta modernitatea 50eko hamarkadan. Euskal kulturaren biziberritze gatazkatsua» www.inguma.eus (EHU) (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  5. Salaberry, Etienne.. ([2003]-). Etienne Salaberry, (1903-2003). EGAN ISBN 84-933155-0-8. PMC 433526514. (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  6. Sudupe Elorza, Pako. (1959- ). ([2018]). Telesforo Monzon : aristokrata abertzalea : EAJtik HBra : bilakaera politiko-culturala. Txertoa ISBN 978-84-7148-595-3. PMC 1044912054. (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  7. Sudupe Elorza, Pako.. (2020). Emilio López Adán : euskal iraultza libertarioaren pentsalari. Udako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-738-1. PMC 1184658193. (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!