Orreagako Andredena Mariaren estela Donejakue bidean aurki daitekeen harrizko estela bat da, hiru hizkuntzatan idatzia, Orreagako Andre Mariaren omenez ezarria. Ama birjinaren eta Jesus haurraren irudi bat ere badu berekin[1].
Mezkirizko gainean dago estela, Nafar bidearen ibilbidean. Eskaintza gisa loreak izan ohi ditu ohikoan[2]. Hala ere, monumentua ez dago Donejakue bideko Nafarroako ondare babestuaren zerrendan[3].
Hiru hizkuntzatako testuan euskarazkoa dago lehena, goian. Hala dio:
EMEN ERRATEN DA SALVE BAT ORREAGAKO ANDREDENA MARIARI
Azpian, gaztelerazko eta frantsesezko bertsioak datoz.
Bitxikeria gisa, The Way filman, Martin Sheen aktoreak gorpuztutako protagonistak atseden une bat hartzen du harriaren ondoan.